Batxilergoa

Batxilergoak bi ikasmaila ditu eta aukerakoa da. Helburua da ikasleari prestakuntza eta heldutasuna ematea, adimenaren eta gizatasunaren aldetik.

Kontaktua: Ikasketak Antolatzeko Atala
Mezu elektronikoak: ordenacion.academica@navarra.es
Telefonoa: 848 426546 - 848 426544 - 848 426572

Irteerak

Unibertsitateko irakaskuntzak.

Behin Batxilergo titulua eskuratu ondoren, unibertsitateko irakaskuntzak ikasketetara jo ahal izanen duzu EvAU gainditzen baduzu.

Lanbide heziketa zehatza eta, arte plastikoak eta diseinua

Lanbide Heziketako Goi Mailako Zikloetarako Sarrera

Batxilergo tituluak, edozein modalitate eginda ere, Lanbide Heziketako Goi Mailako Heziketa Ziklo guztietan sartzeko aukera ematen dizu. Dena den, Batxilergo modalitatearen eta etapa horretan eginiko ikasgaien arabera, lehentasuna izango duzu halako edo bestelako ikasketak egiteari begira.

Arte Plastiko eta Diseinuko Goi Mailako Zikloetarako Sarrera

Arte Plastiko eta Diseinuko Heziketa Zikloetan sartzeko, Batxilergoko titulua izateaz gain arterako gaitasun proba gainditu beharko duzu. Proba hori urtean behin egiten da, deialdi bakarrean. Batxilergo Titulua Arte modalitatean eskuratu baduzu, ez duzu proba hori egin beharko.

Kirol irakaskuntzetako Goi Mailako Zikloak.

Batxilergoko tituluak, edozein modalitatetan, Goi Mailako Kirol Ikasketen Heziketa Zikloetarako sarbidea emango du, eta, horrez gain, ikasketa horietan sartzeko beste baldintza batzuk betetzen badira.

Goi mailako arte ikasketak.

Ikasketa horietako edozein modalitatetara sar daiteke Batxilergoko tituluarekin eta, horrez gain, berariazko sarbide proba bat gaindituta.

  • Musikako eta Dantzako Goi Mailako Ikasketak
  • Arte Dramatikoko Ikasketak
  • Kultur Ondasunen Kontserbazio eta Zaharberritzeko Ikasketak
  • Arte Plastikoetako eta Diseinuko Goi Mailako ikasketak