Hizkuntza Programen Bulegoa. dpto-idiomas@educacion.navarra.es. 848423355

Hizkuntza da irudikatzeko eta komunikatzeko, sozializatzeko eta ikasteko bide nagusia eta, beraz, ikaslearen prestakuntza osoan paper nagusia du. Oso gaztetik hasita, hizkuntzen ikaskuntza bermatzea ezinbestekoa da belaunaldi berrien bizitzarako eta etorkizunerako.

Kontaktua: Arte eta Hizkuntza Ikasteten Atala / Atzerriko Hizkuntzen Atala
Mezu elektronikoak: ensearti@navarra.es
Telefonoa: Euskara Atala: 848 426 593 Arte eta Hizkuntza Ikasteten Atala 848 426 973

Musikariak ikastetxean

“Musikariak Ikastetxeetan” programaren bitartez ikasleek euskaraz zine-aretoetan goza dezakete.

Programa A eta D ereduetako DBHko 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko ikasleei zuzenduta dago. 2022ko urritik 2023ko ekaina bitarte gauzatuko da. Ezaguna da musikak nerabeen eta gazteen artean daukan eragina, eta zer nolako identifikazioa sortzen den hainbat kanta edo musikarirekin. Euskal kulturaren transmisioa gazteen artean zabaltzearren, hain zuzen ere, musikariak geletara hurbildu nahi ditugu.

Programaren bitartez musikariek ikasleekin ikasgeletan betan egin ditzakete topaketak, musikari bakoitzak azal dezan bere sortze prozesua, bere lanak euskal tradizio musikalarekin duen lotura eta idazle edo poetekin izandako lankidetza. Autoreak, halaber, zuzenean zenbait kanta joko ditu, aipaturiko sortze prozesua azaltzen laguntzeko.

Saioak antolatzeko, erreferentziako ikastaldeak hartuko dira aintzat eta saioak 90 minutuko iraupena izango du, oro har.

Topaketak eskola ordutegian eginen dira. Ikastetxe bakoitzak har dezakeen saio kopurua ikasmailan dagoen ikasleen araberakoa izango da, bakoitzean gehienez ere 40ko ikasle kopurua onartuko da.

Behin musikarien eta ikastetxeen arteko esleipena eginda, enpresa ikastetxearekin zuzenean harremanetan jarriko da saioak antolatzeko.

2022-23 ikasturterako eskaintza eta izena ematea