angle-left La escuela Mendialdea de Berriozar pone en marcha la iniciativa Patioko Laguna

Mi amigo/amiga en el patio es un proyecto de sensibilización entorno a los cuidados entre personas

2019/02/19

1.- ZER DA PATIO LAGUNA?

Ikastetxeko Patio Lagunak Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleak  dira.

Patio osoan zehar, hirukoteka, txaleko horia jantzita eta txartela lepotik zintzilik dutela ibiltzen dira.

Beraien zeregina laguntza behar duten ikasleei laguntzea edo bakarrik dauden ikasleengana hurbiltzea eta haiekiko interesa adieraztea izaten da.

Patioan sor daitezkeen arazoak konpontzea ez da beraien lana izango. Baina hauek sortuz gero, patio zaintzan dagoen irakasle batengana joko dute laguntza eske.

Konpromezu-idazki bat sinatuko dute non laguntzeko, zaintzeko eta begirune jarrera izateko konpromezua hartuko duten.

2.- PATIO LAGUNAREN HELBURUAK

  • Eskolako elkarbizitzako hobetzea
  • Zaintzaren garrantziaz jabetzea
  • Eredu zuzenak izatea eta ematea
  • Erantzukizuna izatearen papera hartzea

3.- PATIO LAGUNA TXOKOA

Pasabidean Patio Lagunaren hormairudi bat jarrita dago. Patio Lagunen argazkiak eta bizitako esperientziak idazteko koadernoa ere txoko honetan izaten dira.

Patio lagunen koadernoan eskolako ikasle guztiek gertaerak pasadizoak eta sentitu dutena idazteko aukera izango dute.

4.- PATIO LAGUNA PROIEKTUAREN GARAPENA

 

Hezkidtza-Bizikitza batzordean, ikasturte honetako Hezkidetzako hobekuntza planean, besteak beste,  Patio laguna proposamena, ererdu hezkitzaile bezala,  zehaztu genuen eskolako elkarbizitza hobetzeko asmoz.

Lehenengo hiruhilabetean zehar proposamena garatu genuen. Patio lagunaren zehaztapena, helburuak, eginkizunak, logoak, patio lagunaren txokoa, ikasleekin proposamena azaltzeko power point-ak…

Bigarren hiruhilabetean,Patio Lagunaren proposamenarekin hasi baino lehenagoko bilera informatiboak (irakasleekin, Patio lagunak izango diren lagunekin eta izango ez direnekin) izan ditugu. Proiektua martxan jarri da.

Hirugarren hiruhilabetean Patio Lagunaren proposamenaren balorazioa egingo da

 

5.- BERRIOZAR ZAINTZA ARDATZ BERRIOZARKO UDALEKO BERDINTASUN ARLOAK  ABIAN JARRI DUEN PROPOSAMENAREKIN LOTURA

Berriozarko Udaleko Berdintasun Arloak abian jarri duen ,  Berriozar, zaintza ardatz, zainketen inguruko gogoetarako eta lanerako gunea, sentsibilizazio-proiektuarekin lotura du.

Herri mailan martxan jarri den proiektu honekin bat egin dugu, eskolan zaintzari garrantzia emateko beharra ikusi dugulako. Hau dela eta, Patio Laguna izeneko proiektua sortu dugu.