1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
11/2026 EBAZPENA, urtarrilaren 30ekoa, Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez zozketa publiko baterako deialdia egiten baita, zozketa hori erabil dadin Nafarroako Foru Komunitatean 2026-2027 ikasturtean ikasleak onartzeko prozesuetan izan daitezkeen berdinketak desegiteko.
Ebazpen honen xedea da zozketa horren prozedurari dagozkion alderdi batzuk zehaztea, eta ezartzea non, noiz eta zein ordutan izanen den ekitaldia. Halaber, ezartzen da zer irizpide erabiliko diren ikasleak alfabetikoki ordenatzeko, Nafarroako Foru Komunitatean 2026-2027 ikasturtean ikasleak onartzeko prozesuetan izan daitezkeen berdinketak desegiteko, ikasleak onartzeko prozesuak modu egokian antolatu daitezen, funtsezkotzat jotzen baita interes orokorra eta oinarrizkoa babesteko, hezkuntzako zerbitzu publikoak modu egokian eta eraginkorrean funtzionatu dezan.
Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak aldeko txostena aurkeztu du ebazpen hau onesteari buruz eta aurreko puntuan adierazitako jarduketak arautzeari buruz.
Hori horrela, eta dagozkidan ahalmenak erabilita, hala ematen baitizkit azaroaren 15eko 245/2023 Foru Dekretuak, Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duenak,
EBAZTEN DUT:
1. Onestea noiz eta noiz eginen den zozketa publikoa. Zozketa hori 2026ko otsailaren 13an eginen da, ostirala, 13:00etan, Hezkuntza Departamentuan (San Domingo kalea z.g.).
2. Ezartzea zozketa hori egiteko prozedura:
–Zerrenda bat eginen da Educan 2025-2026 ikasturtean matrikula aktiboa duten ikasle guztiekin, irakaskuntza eta etapa guztiak aintzat hartuta, eta zenbaki bat emanen zaio bakoitzari.
–Ondoren, Geogebra aplikazioa erabiliz, ikasle bati dagokion zenbaki bat aterako da ausaz.
–Zenbaki horrek ezarriko du abizenen eta izenaren ordena alfabetikoa, eta hori oinarri hartuta ezarriko da plazak esleitzeko lehentasuna, berdinketarik bada, 2026-2027 ikasturtean ikasleak onartzeko deialdietan ezarritako irizpideak aplikatu ondoan.
–Aurreko prozedura horri guztiari buruzko akta eginen da, eta bertan jasoko da zozketaren emaitza.
3. Ebazpen hau igortzea Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzura, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzura, Inklusio, Berdintasun eta Bizikidetza Zerbitzura, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzura, Haur Eskolen Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Integraziorako Zerbitzura, Lanbide Heziketaren Modernizaziorako eta Berrikuntzarako Zerbitzura, Hezkuntza Zerbitzuen eta Ikasketetarako Laguntzen Zerbitzura, Hezkuntzako Teknologien eta IKT Azpiegituren Zerbitzura eta Hezkuntzako Informazio Sistemen Zerbitzura, baita Nafarroako Eskolatze Batzorde Nagusira eta Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Ataleko Eskolatze Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.
4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2026ko urtarrilaren 30ean.–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Gil Sevillano González.
Iragarkiaren kodea: F2601436