Ama-hizkuntzaren nazioarteko eguna Corellako Alhama BHIn, ONCEren eta AMIMETen eskutik - Ama-hizkuntzaren nazioarteko eguna Corellako Alhama BHIn, ONCEren eta AMIMETen eskutik - Dpto
2022/02/24
Egun hauetan, Corellako ALHAMA BHIk Ama Hizkuntzaren Nazioarteko Eguna ospatu du, UNESCOk eratua.
Ikasleek ONCEko eta AMIMETeko pertsonekin egin dute topo. Erakunde horiek zeinu-mintzairak eta Braile sistemak hezkuntza-sisteman txertatzeko behar den babesa izatea eta lehen mailako hizkuntzatzat hartzea aldarrikatzen dute.
ALHAMA BHIk bat egin du ekimen honekin, komunikatzeko beste modu batzuk ere badaudela erakusteko. Hori da hizkuntza-aniztasuna gizartean tolerantzia eta errespetua sustatzeko funtsezko pieza gisa bermatzeko bidea.