Atzerriko hizkuntzetako jarduerak, Hezkuntza Sailak antolatuak edo babestuak.

Kontaktua: Hizkuntza Programen Bulegoa
Mezu elektronikoak: dpto-idiomas@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848423355

BESTE JARDUERAK

 

Atseginez jakinarazten dizugu dagoeneko argitaratuta daudela Irakasleen Prestakuntzako web orrian CLIL metodologiari eta Hizkuntza-Hobekuntzari buruzko Egoitza-Ikastaroak, Lekarotzen, 2024ko uztailean eta abuztuan.

Izena emateko epea maiatzaren 27an hasi eta ekainaren 21ean bukatuko da, uztaileko ikastaroetarako, eta ekainaren 28an, abuztuko ikastaroetarako.

 

Inmersión en metodología CLIL . Primaria. Residencial Lekaroz. 29 de julio a 2 de agosto.   https://educages.navarra.es/Educa/cursos-formacion/es/#/actividad/11289

Inmersión en metodología CLIL . Secundaria. Residencial Lekaroz. 29 de julio al 2 de agosto. https://educages.navarra.es/Educa/cursos-formacion/es/#/actividad/11290

Inmersión en metodología CLIL . Primaria. Residencial Lekaroz. 19 al 23 de agosto. https://educages.navarra.es/Educa/cursos-formacion/es/#/actividad/11291

Inmersión en metodología CLIL . Secundaria. Residencial Lekaroz. 19 al 23 de agosto. https://educages.navarra.es/Educa/cursos-formacion/es/#/actividad/11292

Certificación del Nivel B2 de las Escuelas Oficiales de Idiomas: preparación y puesta en práctica. Curso residencial Lekaroz. 26 al 30 de agosto. https://educages.navarra.es/Educa/cursos-formacion/es/#/actividad/11293

Certificación del Nivel C1 de las Escuelas Oficiales de Idiomas: preparación y puesta en práctica. Curso residencial Lekaroz. 26 al 30 de agosto. https://educages.navarra.es/Educa/cursos-formacion/es/#/actividad/11295

Irakasleentzako laguntzak, 2023ko udan prestakuntza atzerrian egiteko
Laster, irakasleek 2024ko udan Atzerrian ikastaroak egiteko laguntzen deialdia argitaratuko da. 20 laguntza eskainiko dira, 1500€-rainokoak, eta ikastaroak 2024ko uztailaren 1etik abuztuaren 31ra egin beharko dira, aurrez-aurrekoan.  Ikastaro metodologikoak izan beharko dira, ez hizkuntza hobetzekoak, eta ingelesez, frantsesez edo alemanez egin beharko dira. 14 plaza sare publikoko irakasleentzat gordeko dira (10 ingeleseko, 3 frantseseko eta alemaneko 1) eta 6 itunpeko sareko irakasleentzat (4 ingeleseko, 1 frantseseko eta 1 alemaneko). 

 

Deialdia ez dago oraindik zabalik, baina parte hartu nahi duenak aurreko urteko deialdia irakur dezake NAOn. 

 

Argitaratzean, www.navarra.es webgunean agertuko da, "Tramiteak" atalean. 

Ingelesezko murgiltze programaren deialdiaren ebazpena argitaratzea

Gaur argitaratu da BOEn Hezkuntzako Estatu Idazkaritzaren ebazpenaren laburpena. Ebazpen horren bidez, Lehen Hezkuntzako 6.mailako eta Bigarren Hezkuntzako 2.mailako ikasleentzako ingeleseko murgiltze programa baten deialdia egiten da, 2024-2025 ikasturtean parte hartu dezaten. Eskariak aurkezteko epea gaur ireki da eta apirilaren 28an amaituko da. 

 

https://www.boe.es/boe/dias/2024/04/03/pdfs/BOE-B-2024-11905.pdf

ATZERRIKO HIZKUNTZEN III. JARDUNALDIAK
Apirilaren 19an eta 20an, Musikaren Hirian, Atzerriko Hizkuntzen Programen Atalak antolatutako Atzerriko Hizkuntzen III. Jardunaldiak egin ziren. Hezkuntza zuzendari nagusia den Gil Sevillano Gonzálezek eman zien hasiera, eta bertan izan ziren Eleaniztasun eta Arte Ikasketen Zerbitzuko zuzendaria, Ignacio Catalán Librada jauna, eta Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate Zerbitzuko zuzendaria, Pablo Arriazu Amat jauna.

 

 

Nafarroako irakasleek hezkuntza elebiduneko adituek eskainitako hitzaldietan parte hartu zuten. Hizlarien artean honakoak zeuden: Belén Embid, CARLEEK (Aragoiko Hezkuntzarako Atzerriko Hizkuntzen Zentroa), Luis Sebastián Villacañas (Valentziako Unibertsitateko irakasle titularra) eta Víctor Pavón (Kordobako Unibertsitateko irakasle titularra).

 

 

Gainera, tailerrak egin ziren Nafarroako irakasleen eskutik, eta ikasgelako esperientziak partekatu zituzten gai hauei buruz: CLIL, IDU, STEM, ikaskuntza-egoerak, musika gela elebidunean edo tresna digitalak. Partaideek eta hizlariek, gainera, solasaldirako eta ideiak trukatzeko tarte atsegina izan zuten larunbatean kafea hartzeko eta bazkaltzeko atsedenaldian.

 

Parte hartu zuten irakasleek oso harrera ona egin zieten jardunaldiei, eta atzerriko hizkuntzetako irakaskuntza sustatzeko ekimen hau estimatu zuten. 

 

NAFARROAN IKASTETXEETAN ANTOLATUTAKO JARDUERAK

Pedro de Atarrabia DBHIk bere British Fair 2023-2024 ospatu zuen otsailaren 29an.

5. edizio honetan, British programako DBHko lehen hiru ikasturteak elkartu dira, hiru gai nagusitan oinarritutako aurkezpenak egiteko; 4. mailako ikasleek, berriz, ekitaldiaren aurkezpenean eta antolaketa orokorrean parte hartu zuten.

Link

EZTABAIDAK

Batxilergorako ingelesezko eztabaida txapelketa (23-24 ikastaroen edizioa 2023ko abenduan egin zen)

Nafarroako Hezkuntza Departamentutik ekimen interesgarri honetan parte hartzera animatzen dugu, atzerriko hizkuntza ikasteak dakartzan onura izugarriak bertatik bertara ikusten laguntzen baitu, hala nola:

-Arintasun intelektuala bultzatzen du.

-Lankidetza-ezagutzarako ohiturak garatzen ditu.

-Besteekiko tolerantzia eta enpatia indartzen du.

-Ikasleei gatazkak konpontzeko tresnak ematen dizkie.

Parte hartzera animatzen zaituztegu, izan ere, azken urteotako esperientziak erakutsi baitu ikasleek beren gaitasunak asko hobetzen dituztela hiztegia eskuratzeko eta ortografia menperatzeko, dinamika oso motibagarria izateaz gain.

 

Nafarroako XIII Spelling Bee LEHIAKETA,   2024ko apirilaren 24ean

Lehiaketak jolasaren bidez ingelesa ikastea sustatzen du eta ikasleei ortografia nabarmen hobetzen laguntzen die. Lehen Hezkuntzarako eta DBHrako da. Tokia: Iruñako Planetarioa.

 

Spelling Bee Ribera  2024ko maiatzaren 17an

Jarduera hau Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailetan ingelesa irakasten duten ikasleentzat proposatzen da. Tokia: Moncayo zinema, Tutera. 

STEAM METODOLOGIA (Zientzia azokak eta antzekoak)

STEAM Fair Nafarroa

STEAM Fair atzerriko hizkuntzak testuinguruan erabiltzea du helburu; zehazki, testuinguru zientifiko-teknologikoan.

STEAMen bidez lortu nahi da ikasleek beren gaitasun eta trebetasun zientifiko-teknologikoak (Science, Technology, Engineering and Math) aplikatu eta praktikan jartzea, baina ikuspegi sortzaile edo artistikotik (STEAMen “A”).