angle-left DBH eta Lanbide Heziketako lanpostu-hartze ekitaldiaren datak eta ordutegiak

Ekainean egin bezala, behin-behineko langileentzako lanpostu-hartzea ATP sistemaren bitartez modu telematikoan eginen da.

2018/08/17

Ekitaldi bakoitzera deituak dauden pertsonen izenak eta aukeran dituzten lanpostuen zehaztasunak Hezkuntzako web gunean izanen dira ikusgai. Ekainean egin bezala, behin-behineko langileentzako lanpostu-hartzea ATP sistemaren bitartez modu telematikoan eginen da.

Hezkuntza DepartamentuakBigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako irakasleen lanpostu aukeraketarako datak zein ordutegiak argitaratu ditu. Hurrengo astean izanen dira:

Batetik aurrez-aurreko ekitaldira joan beharko dute funtzionario lanpostua lortu dutenek leku-aukeraketa egitera. Heldu den abuztuaren 20an astelehenarekin izanen da lanpostu-hartzea funtzionarioen kasuan. Bestetik, behin-behineko "interinoek" ATP sistemaren bitartez aukeratu beharko dute lan lekua, iragan ekainean egin zen moduan.

Lanpostuen zerrendatik beraz, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako oposizioak gainditu eta funtzionario izanen direnek eginen dute aukeraketa. Funtzionarioek lan-lekua hautatu ondoren, aldi baterako kontratazioan dauden hautagaiek aukeratuko dituzte lanpostuak. Azken asteotan argitaraturiko zerrenda-ordenetan (oposiziotik eratorritako zerrendak, zerrenda espezifikoak, etab). Era berean, izendatzen zailak diren lanpostuak, Kontserbatorioetakoak, Zerbitzu berezietakoak emanen dira.

Hauek dira hurrenez hurren datak eta ordutegiak:

  • Abuztuak 20, astelehenarekin, goizeko 9:30etatik aurrera: aurrez aurreko adjudikatze ekitaldia izanen da sarbiderako funtzionarioentzat, praktiketako funtzionarioentzat, berriz sartuko diren irakasleentzat eta formaziorako zerbitzu berezietan izanen direnentzat. Tokia: Hezkuntza Departamentuko eraikineko ekitaldi aretoan (Santo Domingo kalea z/g, beheko solairuan).
  • Abuztuak 21, asteartearekin, 13:00ean: ATP sistemaren irekiera hornikuntza zaila duten aldi baterako "interninoen" lanpostuentzat. Sistema zabalik egonen da asteazkena abuztuaren 22ko goizeko 10:00ak arte.
  • Abuztuaren 22tik eguerdiko 13:00etatik: Ikusgai egonen dira biharamunean ATP bitartez eskainiko diren lanpostuak-lanlekuak.
  • Osteguna abuztuak 23 13:00ean: Hezkuntza Ertainetarako (DBH eta Lanbide Heziketa) zein Kontserbatorioetarako ATP sistemaren irekiera. Zabalik egonen da astelehena, abuztuak 27ko goizeko 10:00ak arte.

Lehen aldiz aldi baterako kontrataziorako ATP sistema telematikoa erabiliko dutenek eskura dute, euskaraz eta gaztelaniaz, honako laguntza-bideoa.

Hain zuzen ere, ATP sistemaren bitartez aukeraketa egin zuten maisu-maistren zerrendetako "interinoek", ekaineko "konkurtsiloa" deritzon horretan. Ekitaldi publiko hartan 1.540 lanpostu eskaini ziren. Prozedura osoa normaltasunean eta inolako arazorik gabe garatu zen. Hezkuntza Departamentuan prozedura honek alde guzientzat dituen abantailak ikusita, etorkizuneko plaza-hartzeak ATP sistemaren bitartez egiten jarraitzea erabaki dute.