angle-left Hezkuntza departamentuak Science Fair azoka hartu du gaur

Hezkuntza kontseilariak eta Garapen ekonomiko lehendakariordeak aukera izan dute bertatik bertara ezagutzeko parte hartu duten 18 ikastetxeetako proiektuak

2019/05/15

Solana eta Ayerdi esperimentuaren azalpenei adi

Gaur arratsaldean, Hezkuntza departamentuko klaustroa, laborategi erraldoi bihurtu dute Science Fair azokan parte hartu duten Lehen Hezkuntzako 5. Eta 6. Mailako ikasleek eta DBHko 1. Eta 2. Mailakoek. Euren zientzia proiektuak ingelesez, frantsesez nahiz alemanez aurkeztu dituzte.

Maria Solana Hezkuntza kontseilariak eta Manu Ayerdi Garapen Ekonomikoko lehendakariordeak ikastetxeek jarritako erakusketak ikusi eta proiektuak ezagutzeko aukera izan dute ikasleen azalpenak entzuten aritu baitira, epai-mahaikideekin batera. Parte hartu duten ikastetxeak izan dira: HLH hezkuntzako Beriáin, Ermitagaña, Jose Maria de Huarte, Monte San Julián, Príncipe de Viana, Lakuntzako Herri Eskola, Santa Bárbara (Monreal), Calasanz, La Presentación, Liceo Monjardín, Vedruna eta DBHko  Basoko, Mendillorri, Tierra Estella, Pedro de Atarrabia, Sierra de Leyre, Ribera del Arga eta Plaza de la Cruz.

Erakus-mahaietatik zehar egindako bisitan Solana kontseilariak txalotu egin du ikasleek era transbertsalean lan egiteko erakutsitako gaitasuna, izaera zientifikoa eta adierazkortasuna atzerriko hizkuntza landu behar izan baitituzte oraingoan. “Ekimen aberasgarria da ikasleentzat, hizkuntza gaitasunak erakutsi baititzakete esperimentu zientifikoen bitartez, jolas moduan gainera eta horrek, berez, arlo zientifikoetara talentua erakartzeko aukera ere zabaltzen du, hizkuntzak ikasten dituzten bitartean. Baina ez bakarrik, hizkuntzen irakaskuntzan eta ikaskuntzan Departamentua egiten ari den aldaketa metodologikoaren bidean ere garrantzitsuak baitira era honetako ekimenak sustatzea”, adierazi du kontseilariak.

Garapen ekononomiko lehendakariorde Manu Ayerdik, bestalde, ekimenaren garrantzia azpimarratu du, oso gaztetatik talentua aurkitzeko balio baitute eta zorindu egin ditu, Hezkuntza kontseilariak bezala, bai parte-hartzaileak, bai lagun izan dituzten irakasleak ere. Ayerdik berak gogoratu du, gaurko saioko parte-hartzaileek bere departamentuak sustatzen duen Science Ekaitza Nafarroako zientzia galaren bigarren edizioaren baitan antolatu duten ekitaldi berezira gonbidatuta daudela, ekainaren 27an, Baluarten .

2019 Science Fair sariak

NUP, Planetarioa, Aditech, Tecnar, Planeta Stem eta Departamentuko arlo zientifiko zein linguistikoan ari diren adituek osatu dute epai-mahaia, beren beregi azokarako elkartutakoa eta hizkuntza irizpideak nahiz zientifikoak izan dituzte kontuan proiektuak epaitzeko orduan. Euren erabakia hartzen aritu diren bitartean, ikasleek askaria izan dute eta baita familiakoen bisita ere.

Saria jaso dute hurrengo proiektuek:

  • Zorroztasun zientifikoaren saria: Jose Maria de Huarte ikastetxeko 6. Mailako ikasleen ”The School Ners” proiektuak
  • Jasangarritasunaren saria: Monte San Julian ikastetxeko 5. Eta 6. Mailako ikasleen “”S.J. Team” proiektuak
  • Sormenaren saria: Lakuntzako Herri eskolako 5. Mailakoen “Crazy Brains” proiektuak
  • Aurkezpen eta adierazkortasuna atzerriko hizkuntzan saria: Calasanz ikastetxeko DBHko 1. Mailako ikasleen “The Raccons” proiektuak
  • Lagunari saria: Plaza de la Cruz ikastetxeko DBH 2. Mailako “The NeONS” proiektuak

Sari-banaketan parte hartu du Hezkuntza zuzendari orokor Roberto Perezek eta ozen adierazi du “ez gara ez zientzietakoak, ez letretakoak; denetarikoak gara”. Bestalde, bat egin du epai-mahaikideen iritziarekin, alegia, “aurkeztutako proiektuek azokaren helburuekin bat egin dutela bete-betean, alegia, hizkuntza gaitasuna landu eta metodo zientifikoan lan egitea”. Halaber, eskertu egin die epaile aritu direnei era boluntarioan egindako lana eta baita Iruñerriko Mankomunitateari, arratsalde beroari aurre egiteko, antolatu duen iturriengatik, IES Huarteko ikasleei prestatu duten otorduagatik eta Tefi de Paz klownari arratsaldea irribarre batekin alaitzeagatik.