Hezkuntza kontseilari Maria Solana Plaza de la Cruz institutuan izan da - Hezkuntza kontseilari Maria Solana Plaza de la Cruz institutuan izan da - Dpto
Ikastetxeko zuzendaritza institutuko ondare historikoaren berreskuratzen lanetan ari da
2018/02/02
Plaza de la Cruz institututo zientzietako esperimentu-gelara bisita
Plaza de la Cruz institutua Nafarroako instituturik zaharrena da eta 2020an Institutu Historikoen XIV. Jardunaldiak hartuko ditu. Izan ere, 175 urte beteko ditu ikastetxeak 2020an eta hari begira ari da zuzendaritza taldea, buru belarri, zentroko ondarearen berreskuratze, katalogatze eta digitalizatze lanetan. Urteetan bildutako ikasleen espedienteak, natur zientzietarako nahiz fisika eta kimika ikasgaietarako erabiltzen ziren materialen berreskuratze eta katalogazio lanetan dabiltza, baita disekatutako animalien garbiketa eta zaharberritzean ere. Kontseilaria lan horren lekuko izan da gaurko bisitan, ikastetxeko irakasle eta ikasleak eskuzabaltasunez egiten ari diren lana.
Plaza de la Cruz institutuak 2011n egin zion ondarea berreskuratzeko ekimenari, erretiroa hartutako irakasleekin. Harrezkero, ikasle ohiak ere gehitu dira lan horretara eta biologia laminak katalogatu eta berreskuratu dituzte eta erakusketa gisa atondu, ikastetxeko hormetan. Hurrengo helburua litzateke, ikastetxeko zuzendari Maria Jesús Gastesi Ulzurrunek Solana kontseilariari azaldu bezala, aldi baterako erakusketak egin ahal izatea eta lamina guztiak ikastetxeko webgunera igotzea.
Hezkuntza kontseilariak, bestalde, lehen eskutik jaso ahal izan du 2020an institutuak beteko dituen 175. Urteurrenerako antolatu nahi dituzten ekitaldien berri. Ikastetxeko zuzendariak azaldu bezala, urteurren horrekin bat eginez, Ikastetxe Historikoen XIV. Jardunaldiak hartuko ditu Plaza de la Cruzek. Zerbaitegatik da Plaza de la Cruz Nafarroako instituturik zaharrena.
“Balio kultura eta hezitzaileaz gain, institutuaren balio soziala” azpimarratu nahi izan du Solanak eta zentroaren mantenua bermatzeko proiektua gauzatzeko bere aldekotasuna azaldu du, “duen balio historikoagatik. Nafar guztion ondare da eta ezaugarri hauek dituen institutu bakarra izanik zaindu egin beharra dago eta horren alde lan egin”. Ildo horretan, kontseilariak konpromisoa adierazi die zuzendariari eta berreskuratze lanen ardura beregain hartu duen, eta ikastetxeko zuzendari izan zen, Guillermo Herrerori ikastetxeak duen ondarearen berreskuratzea azkartzeko modurik egokiena aztertzeko.
Arte eszenikoetako batxilergoko ikasleak, Maria Solana kontseilariarekin.
Estalki aldaketa
Hezkuntza departamentuak 458.321 euroko lanak gauzatuko ditu, ikastetxearen estalkia, teilatua, aldatzeko. Lanak hainbat alditan egingo dira eta lehenengoa 2018an hasiko da 273.863ko aurrekontuarekin; bigarrenean, 184.458 euroko inbertsioa egingo du Departamentuak.
eTwinning diplomak
Plaza de la Cruz institutua eTwinning sarean ari den Nafarroako ikastetxeetako bat da, Europar Batasunaren ekimena hezkuntza, formazioa, gazteria eta kirol arloko ekimena. eTwinning sareak irakasle eta ikasleen arteko harremanak sustatzea eta erraztea, ideiak elkarbanatzea eta elkarlana indartzea du helburu, IKTen bidez. Plaza de la Cruz institutuko DBHko 4. Mailako frantseseko ikasleek egindako langatik diploma jaso berri dute, aurretik hasitako lanari jarraituz; 2015-16 eta 2016-17 ikasturteetan ere DBHko 3. Mailako ikasleek eTwinning kalitate zigilua eskuratu zuten.
Justuki, asteartean, otsailak 6, eTwinning II. Bilera egingo da Nafarroan, Hezkuntza Departamentuan. Goizeko 11etan hasita, areto nagusian, euren proiektuak aurkeztuko dituzte hainbat ikastetxek eta, besteak beste, Carlos Medina Bravo ere arituko da, Hezkuntza, Kultura eta Kirola ministerioko Hezkuntza Teknologiak eta Irakasleen Trebakuntzarako Institutuko Europako Programen Zerbitzuburua. Jardunaldian, gainera, Hezkuntza kontseilariak kalitate zigilua lortu duten proiektuetan aritu diren ikasle eta irakasleei diplomak banatuko dizkie; guztira Nafarroako 13 proiektu dira, tartean, Plaza de la Cruz.