angle-left Hezkuntza Departamentuak 1,2 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu irakasleak prestatzeko

21,7 milioi arte handitu du ikastetxeen obretan eta mantentze-lanetarako egindako inbertsioa

2017/11/27

2018rako hezkuntza departamentuaren aurrekontua aurkeztu du Maria Solana kontseilariak

Hezkuntza Departamentuak irakasleak prestatzearen alde egin du, 505.000 euro gehiago emanez, Lanbide Heziketako, Aniztasunari Erantzuteko eta Skolae hezkidetza plan estrategikoen eta metodologia aktiboen bidez. Horrez gain, azpiegituretan egindako inbertsioa 21,7 milioi euro arte handitu du.

 

651.679.263€. Hori da Nafarroako Gobernuak 2018. urtean Hezkuntzara bideratuko duena, aurrekontu osoaren % 16,76; 2015ean baino ia 75 milioi gehiago; hau da, %11,76 gehiago. Kopuru horretatik 370 milioi 1. atalari dagozkio. 
Horrela, programan jasotzen den hezkuntza-sistema publikoa sustatzeko konpromisoarekin jarraituz, sare horrek nahikoa gaitasuna lor dezan eta auzo, eremu edo eskualde bakoitzari oinarrizko hezkuntza-beharrari erantzun diezaion, 0 eta 3 urte arteko umeak eskolatzeko udalekin hitzarmenak egiteko bideratutako kontu-saila handitu da 2018rako. Guztira, 9 milioi baino gehiago izango dira, 0-3 urteko etapa eskolatze-prozesuaren funtsezko zatia delako gobernuarentzat.
Igoera hau aurreko ikasturtean egindako baremo eta tarifa aldaketei dagokio. Izan ere, errenta baxuagoak dituzten familientzat, gurasobakarrekoentzat edo behar handienak dituzten familientzat onuragarria den tarifikazio desberdina jasotzen du.  Halaber, baremoan egindako aldaketek errenta-maila txikiagoa duten familia gehiagok aukera izatea ekartzen dute, tarifa txikiagoa dutenez, sarrera gutxiago ekartzen dituztelako Haur Eskoletara, eta udalek konpentsatu behar dituzte. 
Halaber, ikastetxeetako eraikuntzan eta ekipamenduan egindako inbertsioa handitu da.  Izan ere, 2015. urtetik hezkuntza-azpiegituretako kontu-sail guztiak handitu dira eta datorren urtean, Hezkuntzak 21,7 milioi euro izango ditu ikastetxeak eraikitzeko eta ekipamenduz hornitzeko. Iruñeko Sanduzelain auzoan DBHI berriaren eta Arbizuko Ikastetxe Publikoaren obrak barne hartzen dira. Horrez gain, beste zentro hauetan lanak hastea ere aurreikusita dago: Erronkariko Ikastetxe Publiko berrian, Sarriguren Institutuan (jadanik zentro publikoetan egindako inbertsioekin batera), Iturengo ikastetxe publikoa, Baztan-Bidasoa Lanbide Heziketako zentro berria, Mutiloako ikastetxe publikoa, Abartzuzako eskualdeko ikastetxea eta Ribaforadako institutua, Ribaforadako, Fustiñanako eta Cabanillasko Udalek berriki baliozkotutakoa.  Proiektu berri horiekin batera, Torre Monreal HBIP, Atakondoa IPren (Irurtzun) eta Oliteko IP handitzeko lanak ere nabarmentzen dira.
Hezkuntza-azpiegituretarako bideratutako kontu-sail guztiek gora egin dute: zentroak mantentzekoak, 300.000 eurotan, eta eraikin berriak eraikitzekoak, 200.000 eurotan. 
Horrez gain, toki erakundeetarako diru-laguntzen deialdia 200.000 eurotan handitu da udal titulartasuneko ikastetxe publikoak berritzeko. 
Bestalde, beka-sistema ikuspegi sozialago batetik berrikusi da, hezkuntza-administrazioek sustatzen dituzten hezkuntza-jarduera eta zerbitzu osagarri guztiak ikasle guztientzat eskuragarriak izan daitezen. 2018. urtean 700.000 euro gehiago inbertituko dira arlo hauetako beketan: irakaskuntza, garraioa, jantokia, bizilekua, aparteko laguntza. Derrigorrezko hezkuntzaren osteko eta unibertsitateko ikasketetarako beka-deialdian, beste kontzeptu bat barne hartzen da espediente akademikoarengatik, 2017-2018an lehen mailan ikasketak hasten dituzten ikasleentzat. Horrela, 4.334.104 euroko laguntzak izango dira arlo hauetarako: garraioa, jantokia, bizilekua eta unibertsitateko nahiz derrigorrezko hezkuntzaren osteko irakaskuntzarako. Desgaitasunak dituzten ikasleentzako hezkuntza berezirako eta udako eskoletarako bekak gehituta, 2018. urtean Departamentuak laguntzetan eta beketan egindako inbertsioa 4,6 milioi eurokoa da. Inoiz, xede honetarako bideratu den kopururik handiena da, beraz.
Hezkuntza Departamentuak kudeatzen dituen beka osagarriez gain, aintzat hartzekoak dira Erasmus laguntzak ere. Unibertsitateak eskaintzen dituenen osagarriak badira ere, laguntza handia ekartzen dute: ia 900.000 euro (896.000) Erasmus programetarako SEPIErekin batera (Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua). Joan zen astean aurkeztu dira, justuki, Eramus+ programak, bai Lanbide Heziketarako, bai Eskola Hezkuntzako sektoreetarako (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza) eta helduentzat. 
Eta hezkuntzan baldintza-berdintasuna bermatzeko ildoari jarraituz, 635.000 eurotan handitu da testuliburuak doakoak izateko inbertsioa: 2,3 milioi euro arte. 
Irakasleen prestakuntza
Hezkuntza-jardueran, 2018an ezarriko diren plan estrategikoek eragina dute:  Lanbide Heziketako Plan Estrategikoa, Skolae Hezkidetza Plana eta Aniztasunari Erantzuteko  Plana, eta irakasleen prestakuntzan inbertsioa hobetzekoa. Atzerriko hizkuntzetako eta arte eta musika irakaskuntzetarako prestakuntzak 2018ko aurrekontuetan du eragina, irakasleak prestatzeko jardueren kontu-sailaren igoerarekin batera. Kontu-sail horretan, Lanbide Heziketako Plan Estrategikoan (50.000 euro gehiago), Aniztasunaren Trataerarako Planean (50.000 euro gehiago) eta Skolae Hezkidetza Planean (315.000 euro gehiago) jasotzen diren irakasleak prestatzeko gastuak barne hartzen dira. Horrez gain, 90.000 euroko igoera ezartzen da pedagogia aktiboetan prestatzeko eskaera berriei aurre egiteko. Hezkuntza-sisteman pedagogia aktiboak sustatzea hezkuntza departamentuaren ildo estrategikotako bat delako, 1,2 milioitik gora bideratuko ditu departamentuak irakasleak prestatzeko. 
Hezkuntza modernizatzeko bide horretan, prestakuntza-programez gain, hezkuntza-teknologietan egindako inbertsioa ere nabarmentzen da, inbertsioa % 57,95 handituz. Proiektu pilotu bat abian jartzea aurreikusten da, ordenagailu pertsonalez hornitzeko gelak, "ikasle bat = gailu bat" eredua aplikatuz. Hezkuntza Departamentuaren laguntza metodologikoa izango du, berrikuntza pedagogiko eta metodologiko bat lortzeko; ez bakarrik euskarri aldaketa bat. Beraz, 2 milioi euroko inbertsioa egingo du gelen ekipamenduan eta 700 K-ko monitore interaktiboetan. Horrela, ikasturtean zehar monitore interaktiboak banatuko dira Bigarren Hezkuntzan eta hurrengo ikasturteetan jarraituko du, konpromiso hori hartu baitu, eskolako ekipamendu guztiak berritzen amaitu arte.
Horrekin lotuta, Nafarroako zentro guztiak lotzeko beharrezkoa den azpiegituran lan egiten ari dira. Hezkuntzak 3 milioi inbertituko ditu horretarako, hots, 2,5 milioi gehiago. Konektibitatea eta wifi sarea bermatzeko ekintzekin hasiko dira. Bestalde, EDUCAren aldaketa digitalean lanean jarraitzen du, Departamentuaren aplikazio nagusia dena. Horrekin, hezkuntza eta baliabideak kudeatzeko plataforma integral bihurtzea da helburua, modulu eta erabilera didaktikoko, gelako, zentroa kudeatzeko funtzionalitate berriekin, Departamentuak kudeatzeko aplikazioekin guztiz integratua dagoena. Era berean, Departamentuan kontratatzeko arlo telematikoa (ATP) aukeratu da, prozesua eraginkortasunez modernizatzen duena. Horrekin, azkarrago egiteaz gain, gardenagoa eta erosoagoa ere bada. 
Berrikuntza teknologikoa bezain garrantzitsuak dira goi-mailako hezkuntza eta ikerketa. Hala bada, Hezkuntza Departamentuak hainbat urterako finantzazio-akordio bidez, 57,7 milioi euroko inbertituko ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2,5 milioi gehiago). Akordio hori lortzeko, lan nekezaz gain, esfortzu eta negoziazio handiak ere egin behar izan dira; beraz, nabarmentzekoa da egindakok esfortzua lortutako akordioa gauzatzeko. Finantzazioak emaitzak lortzea eta inbertsioak egitea ekarriko du eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak konpomisoa hartu du inbertitzen dena gizarteari itzultzeko, oso garrantzitsua baita elkarrekin lan egitea, Nafarroako Foru Komunitatearen benetako gizarte-beharrei erantzunez. Hainbat urtetarako hitzarmenean ere barne hartu dira Medikuntzarekin eta aplikazio medikoekin lotuta dauden gradu berriak ezartzea:  Ingeniaritza biomedikoa, Bioteknologia eta datuen zientzia (Medikuntzan, industrian edo bankan aplika daitezkeenak). Horrela, Medikuntzako ikasketen inguruko beste lerro bat sortu da, eta Ingeniaritzako beste titulazioetan jadanik dauden baliabideak hobetu dira, gaur egungo beharren arabera egokituz. Ikerketaren eta garapenaren alde egindako apustu horretan, doktorego-tesiak egiteko deialdia berritu da. Hor, ikerketa-proiektuen eta Foru Komunitateko plan estrategikoen artean dagoen lotura nabarmendu da, ikerketaren emaitzak transferituz, nahiz Nafarroako gaur egungo edo etorkizuneko politika publikoetan izandako eragina dela medio. Laguntza horietan Nazioarteko Mugikortasuneko doktorego aurreko egonaldiak barne hartzen dira; 605.800 euro, guztira. 
Bestalde, UNEDei lotutako zentroen finantzazioa ere handitu da, 1,9 milioi euro arte. Guztira, % 3ko igoera izango da Iruñeko eta Tuterako UNEDeko bi zentroetarako, Departamentu honentzat UNEDek maila profesional, kultural eta sozialean duen balio handiarengatik.
Aurrekontuak Tuterako Fernando Remacha Musika Kontserbatorioaren %100eko finantzazioa jasotzen du, eta Legean beste artikulu bat gehitu dute. Horrela, 2018. urterako ezarritako 370.331 euroko zenbatekoa 2019. eta 2020. urteetan eguneratuko dela ezartzen da artikulu horretan; Hitzarmenean hartutako konpromisoen finantzazioa bermatzeko beharrezkoa den zenbatekoan hain zuzen. 
Aurrekontuen proiektuak %1,5eko soldata igoera ere jasotzen du itunpeko sareko irakasleentzat eta irakasle ez direnentzat; baita sare horretan hezkuntza-kalitatea hobetzeko akordioan barne hartzen diren gainerako neurriak ere.  
Bestalde, irakasleen aldi baterakotasuna murrizteko, Lan-eskaintza Publikoaren deialdiaren kostua ezarri da, erretiroek eta lekualdatze-lehiaketek eragindako bete gabeko plazak betetzeko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxe publikoetan.


Murrizketak bertan behera geratzeko


Legealdiaren hiru urte hauetan aurrerapen garrantzitsuak gertatu dira murrizketan itzultzean eta neurrien ezarpenean, hainbat urtetan sindikatuen erakundeek sektorerako aldarrikatu dituztenak. Horrela, besteak beste, jarduera hauek daude: gelako ikasle kopurua bihurtzea, Haur eta Lehen Hezkuntzan; irakasleen prestakuntza, 300.000 eurorekin hasi zen 2015ean eta datorren urterako 1,2 milioi baino gehiago aurreikusi da; dagoeneko abian diren neurriak jasotzen dituzten hezkidetza nahiz aniztasunari erantuteko planak; plaza kopurua %7 handitu duen lanbide heziketa plana; Laguntza plana ardatza duen bizikidetza plana; LEPen deialdia itun programatikoaren konpromiso gisa eta sindikatuen eskaera historikoa; hobekuntzak 0-3n, bai sarbidean bai tarifetan; hobekuntzak zentroen autonomian; edo aurrerapena hezkuntza-berrikuntzan hezkuntza-komunitatean.