angle-left Hezkuntzak CREENAren izaera teknikoa indartu eta sustatu nahi du, hezkuntza komunitatean berriz ere erreferente izan dadin

Apirilaren 17an Aniztasunari Erantzuteko Planaren inguruko formakuntza eta sentsibilizazio jardunaldiak egingo dira NUPen

2018/04/03

Hezkuntza Berezirako Baliabideen Nafarroako Zentroa, CREENA, atzera ere hezkuntza komunitatearen erreferente izateko lanean ari da Hezkuntza departamentua eta Aniztasunari Erantzuteko Planak lerro estrategiko oso bat eskaini dio, seigarrena, CREENAri. Mahai teknikoek dagoeneko amaitu dute planaren borradoreari egindako ekarpenen azterketa, eta apirilaren 17an formakuntza eta sentsibilizazio jardunaldiak egingo dira NUPen.

Aniztasunari Erantzuteko Plan Estrategikoa azkeneko fasean sartu da. 91 alegazio jaso ditu parte hartze prozesuan eta dagoeneko guztiak aztertu dira horretarako antolatutako mahai teknikoetan. Horietako azkenekoa joan zen astean elkartu zen, hain justu, “Aspektu metodologikoak” izeneko lerro estrategikoaren arduraduna. Beraz, Plana Gobernu Kontseilura eramango da apirilean zehar. Aurretik, apirilaren 17an, formakuntza eta sentsibilizazio jardunaldiak egingo dira, ikastetxeetako zuzendari eta orientatzaile taldeei nahiz familia eta publiko orokorrari zuzenduta, Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Hitzaldi nagusiaz gainera, hainbat ikastetxeetako esperientziak ezagutzeko taillerrak ere egingo dira.

Ordenazioa, Orientazioa eta Aukera Berdintasuna Zerbitzuak zuzendutako Plana hiru ikasturtetan garatuko da eta eskola inklusiborantz jotzeko ekintzak ezartzen ditu. Horretarako, CREENA Hezkuntza Berezirako Baliabideen Nafarroako Zentroak bere izaera teknikoa berreskura dezan proposatzen da, hezkuntza sisteman inklusio printzipioa sustatzeko asmoz, eta arlo horretan erreferentziazko erakundea izan dadin. Hala, planak hainbat ekintza ezartzen ditu Nafarroako ikastetxeetan inklusioaren printzipioa sustatzeko eta indartzeko, ikasle guztiei hezkuntza kalitatea bermatzeko ezinbesteko printzipioa. Hezkuntza inklusiboaren markoaren baitan garrantzitsua da baita ere Hezkuntza Berezirako Zentroen egitekoa eta Baliabide Zentro izan daitezen lan egitea. Horretarako ekin zaio ikasturte honetan profesionalen perfilak, gelen antolaketa eta aniztasunari erantzuteko ekarpenak aztertzeari. Hurrengo ikasturtean eskolatze konbinatuan pilotajea egitea aurreikusten da, hezkuntza bereziko ikastetxeetako ikasleek ohiko ikastetxeetan egin ditzaten eskolatze orduetako batzuk. Gainera, ikasleak hezkuntza bereziko ikastetxeetan hartzeko kriterioen definizioan urratsak emateko asmoz, ezarritako eskolatze prozesua aztertuko da beharrezko aldaketak egiteko, bai ikasleen hezkuntza beharren balorazioan, bai arauak definitzen dituen “arrazoizko doitzeak” atalean. Eskolatze prozesu horretan guztian familiaren parte hartzea bermatuko da. Era horretan, hezkuntza bereziko zentroetan eskolatzea zehaztuko duten irizpide argi eta zehatzak definitu nahi dira.

Lan horretan guztian CREENA ezinbestekoa da, dituen funtzioengatik. Horregatik, justuki, Planaren lerro estrategikoetako bat da, Hezkuntza departamentutik bere izaera teknikoa sustatu eta indartu nahi baita lanerako gaitasuna hobetzen laguntzeko, aurreko legegintzaldietan zalantzan jarri zena. Beraz, bilatzen dena da CREENA berreskuratzea, merezi duen prestigioa izan dezan.

Hezkuntza bereziko zentroen bilakera

Hezkuntza departamentua behar bereziak dituzten ikasle guztien artatzea hobetzeko lanean ari da, eskolatze zentroa. Adibide gisa, Nafarroak ratioak 5era mugatu ditu, 1990ean ezarri zen estatu arauaren azpitik.

Behar bereziak dituzten ikasleen matrikulazio datuen bilakaera aztertuta, ikusten da azkeneko hiru urtetan hazi egin dela behar bereziak dituzten ikasle kopurua (2.736tik 2015-16 ikasturtean 3007ra 17-18 ikasturtean), baina, era berean, hezkuntza bereziko zentroetan matrikulatutako ikasle kopurua ez da proportzio berean hazi; beraz, ondorioztatzen dena da ohiko ikastetxeetan matrikulatu den ezintasunen bat duten ikasle kopurua igo dela. Hala, ehunekoetan, hezkuntza bereziko ikastetxeetan eskolatutako behar bereziak dituzten ikasleak %10,71tik (15-16 ikasturtean) %9,98ra pasa da aurtengo ikasturtean.

Formazio eta sentsibilizazio jardunaldiak

Gardentasun, eta ekarpenak jasotzeko, prozesua amaituta, Aniztasunari Erantzuteko Planaren inplementazio aldia hasiko da formazio eta sentsibilizazio sesio batekin, “Aniztasunari erantzuteko Nafarroako Plana. Eraldaketa globalak eta inklusikoank hezkuntza zentroetan” leloarekin. Apirilaren 17an egingo dira jardunaldiok, NUPen. Goizeko saioa zuzendari eta orientatzaile taldeei zuzenduta egongo da; arratsaldekoa, berriz, familiei eta, oro har, publiko orokorrari. Hitzaldi nagusia Gerardo Echeita Sarrionandia UAM unibertsitateko irakasleak eskainiko du. Echeita aholkulari eta aditua da hezkuntza inklusiboan eta aniztasunari erantzuteko gaietan, eta hainbat erakundetan aritzen da; gainera, hezkuntza inklusiboaren inguruko politika eta praktiken analisietan espezialista da.

Ondoren, hainbat ikastetxetako esperientziak ezagutzeko aukera egongo da; hala nola, Escola Joaquim Ruyra (l'Hospitalet de Llobregat), Ibarberri Eskola (Lekunberri), Amara Berri (Donostia), CP Doña Álvara Álvarez (Falces), IES Cinco Villas (Zaragozako Ejea de los Caballeros) eta Castejongo institutua.