angle-left LHko bi ikastetxe nafarrek hitzarmena sinatu dute Alemaniako Geldern hiriko lanbide heziketako ikastetxe batekin

Iruñeko Virgen del Camino eta Maria Ana Sanz ikastetxeek eta Alemaniakoek aurretik zeukaten elkarlanean sakontzea da asmoa, ikasle nahiz irakasleek berrikuntza proiektuak garatu eta formazio-egonaldiak egin ditzaten

2019/01/30

Hitzarmena sinatzen hiru ikastetxeko ordezkariak

Geldern hiriko (Dusseldorfetik 50 km.ra)  eta Iruñeko hiru ikastetxeen arteko akordioari esker, ikasle zein irakasleek proiektuak garatzeko bi herrialdeetako ikastetxeen arteko elkarlana sendotuko du. Egunotan, gainera, Hezkuntza departamentuaren mugikortasun planari esker egonaldia egiten ari diren 8 irakasle ere han izan dira.

Nafarroako Hezkuntza departamentuaren ordezkaritza bat izan da egunotan Geldern hirian. Elkarlanerako hitzarmena ixtea eta sinatzea izan da bisitaren helburua, Berufskolleg Geldern hiriko ikastetxe baten eta Iruñeko Virgen del Camino eta María Ana Sanz lanbide heziketa ikastetxeen artean. Orain arte hiru ikastetxeak era ez formalean egiten zuten lana finkatuko du akordioak. Iazko urtarrilean, Hezkuntza departamentuan izan ziren alemaniarrak; hura akordioaren lehenengo urratsa izan zen. Orain, akordio berri honek ikasle eta irakasleak gehituko ditu dagoeneko bi herrialdeen artean egiten diren egonaldietara. Izan ere, ikasturte honetan bi egonaldi luze egin dituzte goi mailako graduko ikasleek eta beste hiru daude antolatuta, Oinarrizko Lanbide Heziketa eta Erdi Mailako graduko 21 ikaslerentzat.

Alemaniara egindako bisitan zehar lanbide heziketa ordezkari nafarrek, gainera, bilerak izan dituzte enpresen eta lanbide heziketa zentroen arteko loturaren inguruan, enpresetan egiten den lanbide heziketa formazioaren egiaztatze moduaz eta enpresaren tutoreari lana aitortzearen inguruan.

Nafarroako 8 ikastetxetako 8 irakasle

Hezkuntza departamentuko kideekin bat egin dute Departamentuak sustatzen dituen LHko irakasleentzako ERASMUS+ Mugikortasuna programan parte hartzen ari ziren 8 irakaslek. Bigarren mugikortasuna izan da Alemaniakoa; industria robotikaren industria 4.0 ezagutzeko Danimarkara egin zen beste bat. Oraingoan, Berufskolleg Geldern ikastetxean izan dira irakasle nafarrak astebetez. Tartean Geldernko eskolarekin lanbide heziketa dualean parte hartzen duten hainbat enpresetara (Mercedes, Langard, inprentak…) eta zerbitzu sektorearen zentro espezializatu batera bisitak egin dituzte. Aurrerantzean ikasleek zentro horietan egingo dituzte egonaldiak.

Halaber, apirilean 32 ikasle eta 4 irakasle etorriko dira Alemaniatik Nafarroako ikastetxe eta enpresetan egonaldiak egitera.