Maria Solana Hezkuntza kontseilariak Etxebakoitz eskola-tailerra bisitatu du gaur - Maria Solana Hezkuntza kontseilariak Etxebakoitz eskola-tailerra bisitatu du gaur - Dpto
Oinarrizko Lanbide Heziketa zikloa eta tailer profesionalak eskaintzen ditu Etxebakoitzek
2018/02/23
Solana kontseilaria Etxebakoitzeko ikasle eta irakasleekin
Hezkuntza kontseilari Maria Solana lanbide heziketa zikloak eskaintzen dituen Etxebakoitz eskola-tailerrean izan da gaur. Gizarte-intereseko Fundazioa da Etxebakoitz eta Hezkuntza departamentuarekin elkarlanean, oinarrizko lanbide heziketa zikloa eta tailer profesionalak eskaintzen dizkie 15 eta 21 urte bitarteko gazteei, nahiz curriculum egokituko ikasketen eskaintza 16 urte baino gutxiago dituzten gazteei.
Aladino Colin Fundazioko presidentearen laguntzarekin ikastetxearen azpiegitura ikusteko aukera izan du Hezkuntza kontseilariak eta bertatik bertara ezagutu ditu han ari diren gazteetako batzuk. Izan ere, Etxebakoitzek ohiko ikasketa eredutik kanpo geratu diren edo sistema horretarako egokitzeko zailtasunak dituzten gazteekin lan egiten du, eta, beraz, gizarteratzea eta gazte horiei aukera berri bat ematea ditu helburu.
Berme Sozialeko Programekin hasi ziren 1996/97 ikasturtean eta Lanbide Hastapeneko Programak ere eskain izan dituzte, ikasleei lanerako baliagarri zitzaien ziurtagiri ofiziala eskaintzeko.
2017-18 ikasturtean Oinarriko Lanbide Heziketa zikloa eskaintzen die 15-17 urteko ikasleei. Hala, ile-apaindegi eta estetika espezialitatetan 19 ikasle ari dira Etxebakoitzen eta bi urteko iraupeneko Elektrizitatea eta Elektronika ikasketetan, berriz, 12 ikasle.
Tailer profesionalak ere badituzte, 16 eta 21 urte bitarteko gazteei zuzendutakoak. Aurtengo ikasturtean, esaterako, 13 ikasle ari dira arotz laguntzaile aritzeko tailer profesionalean.
Egokitutako curriculumeko programan beste 16 ikasle ari dira Etxebakoitzen ikasturte honetan.
Aurten Hezkuntza departamentuak 349.000 euro bideratu ditu formazio eskaintza honetara, departamentuak urtero egiten duen diru-laguntza deialdi bidez: