angle-left Mendi eta Eskalada ikasketarako sarbide-probak egin dira dagoeneko

Izen-ematea ekainaren 26tik 30era izango da, Sakana LH IIP ikastetxean, Altsasun.

2017/06/17

Altsasun egindako hauta-probak

Aurten ere Mendi eta Eskalada ikasketetarako sarbide-probak egin dira; aurten, ordea, irailetik ekainera aurreratu dituzte sarbide probak. Ekainaren 26tik 30era bitartean izango da izen-ematea, Altsasuko  Sakana LH IIPan ikastetxean espezialitate horretan aritzeko.

Hezkuntza departamentuak egiten duen kirol-eskaintza ikasketen artean, Mendi eta Eskaladan trebatzeko aukera ere badago. Altsasuko Sakana LH IIP ikastetxean egiten da ikasketa-eskaintza eta dagoeneko hauta-probak ere antolatu dituzte. Ekainaren 26tik 30era izango dira (ohiz kanpoko izen-ematea, irailaren 7-8an).

Lehenengo mailan 12 lagunek parte hartu zuten; mendi ertainen mailan, berriz, 15. Eskalada zikloaren kasuan, bi lagun aurkeztu ziren. Hala, behin fase hori gaindituta, izen-ematea irekiko da ekainaren 26an, baina estatu mailan egin diren gainerako erkidegoetako ikasleek ere aukera daukate Altsasun izena emateko.

Hurrengo ikasturtean mendi ertainen bosgarren edizioa eta eskaladako bigarrena izango dira. Matrikula irailean egingo da, eta ikasketak urrian hasiko dira.

Contact: kabinetea