angle-left Mendi eta eskaladako ikasketetan izena emateko ezohiko deialdia

Altsasuko Sakana Lanbide Heziketako ikastetxean

2017/08/30

Altsasuko Sakana Lanbide Heziketako ikastetxeak eskaintzen duen mendi eta eskalada ikasketetan izena emateko aparteko deialdia irailaren 7an eta 8an izango da. Sarbide-probak ekainean izan ziren, eta oraingoan ezohiko izenematea izango da. 

 

Hezkuntza departamentuak egiten duen kirol-eskaintza ikasketen artean, Mendi eta Eskaladan trebatzeko aukera ere badago. Altsasuko Sakana LH IIP ikastetxean egiten da ikasketa-eskaintza eta dagoeneko hauta-probak ere antolatu dituzte. 
Aurten mendi ertainen bostgarren edizioa eta eskaladako bigarrena izango dira. Matrikula irailean egingo da, eta ikasketak urrian hasiko dira.