angle-left Planetarioa bete dute “Eleaniztasuna: Bertatik Mundura. Multilingüismo. Nuestras lenguas, otras lenguas” jardunaldietan irakasle eta hizkuntzazaleek

Hezkuntza departamentuak antolatutako jardunaldiak hizkuntzen aniztasunaren aldeko aldarria izan dira, "irakaskuntza eleanitzaren alde eta eleaniztasuna sustatuko duen irakaskuntzaren alde"

2018/04/23

Ezkerretik eskumara, Andrea García, Aitor Lakasta, Joaquim Dolz, Maria Solana, Itziar Idiazabal , Juan Carlos Moreno Cabrera eta Jasone Cenoz.

Maria Solana Hezkuntza kontseilariak ireki ditu "Eleaniztasuna: Bertatik Mundura. Multilingüismo. Nuestras lenguas, otras lenguas" jardunaldiak. "Nafarroaren hizkuntza aniztasuna kudeatu beharra dago irakaskuntzan, dugun errealitatetik abiatuta. Kudeatu eta pentsatu behar dugu nola antolatu behar den irakaskuntza hori, bertako bi hizkuntzak ez ezik, hirugarren bat ere, atzerritarra, txertatuko duena", adierazi du Solanak.

Nafarroa eleanitza da. Gero eta hizkuntza gehiago entzuten ditugu gure inguruan, eta gero eta balio handiagoa dauka hizkuntzak jakiteak " . Hala hasi du Maria Solana Hezkuntza kontseilariak "Eleaniztasuna: Bertatik Mundura" jardunaldia, Iruñeko Planetarioan. " Nafarroan bi hizkuntza gureak ditugu, euskara eta gaztelania, lurralde honetan elkarren ondoan bizi eta garatu direnak , eta e dozein eleaniztasunak hor eduki beharko luke abiapuntua ", gehitu du. Ildo horretan a niztasun hori irakaskuntzan kudeatu beharra dago ela adierazi du Solanak , "beti ere errealitate horretatik abiatuta. Kudeatu eta pentsatu behar dugu nola antolatu behar den irakaskuntza hori, bertako bi hizkuntzak ez ezik, hirugarren bat ere, atzerritarra, txertatuko duena".

Hori dela eta, Hezkuntza departamentuak ikasleen hizkuntza erabilera ohiturak ezagutzeko diagnostikoari ekin dio. Gaur bertan, Andrea Gartzia eta Aitor Lakasta Ebaluazio eta Kalitate zerbitzukideek egin dute azterketa horren hasierako datuen aurkezpena.

Lehen Hezkuntzako 4. Mailako eta DBHko 2. Mailako ikasleek parte hartu dute ebaluazio diagnostikoaren proban; 13.707 ikasle, guztira. Hizkuntza erabilerak aztertzen dituzten hainbat item neurtu dira, hala nola, jolastokian, lagunekin eta familian zein hizkuntza erabiltzen den, zein hizkuntatan irakutzen duten eta baita zein hizkuntzatan erabiltzen diren IKTak. Gaurko aurkezpena erabat deskriptiboa izan da, asmoa baita datu horiek ondo aztertu eta horren arabera hizkuntza irakaskuntzaren kudeaketa zorroztasunez planifikatzea, bestelako irizpideak alde batera utzita.

Lehen mailako ponenteak

Hizkuntzan adituek izan dute gaurko saioan protagonismoa. Joaquim Dolz-Mestrek irakaskuntza eleanitzaren inguruko hitzaldia eman du, erakusteko "hiru hizkuntzetako irakaskuntza aukera bat dela egoera soziopolitiko konplexuetako testuinguruetan ikasleen gaitasunak garatzeko". Jasone Cenoz UPV/EHUko irakasle eta ikerlariak azaldu du nola "begirada holistiko batek lagundu dezakeen euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesaren irakaskuntzarako gaitasunak hobetzen". Bestalde, ingeniaritza didaktikoan oinarritutako irakaskuntza eleanitzerako hainbat irakas-saio aurkeztu ditu Itziar Idiazabalek (EHU/UPV), helburuak zehaztuz eta emaitzak neurtuz. Azkenik, Juan Carlos Moreno Cabrera hizkuntzalariak "Todas las lenguas son iguales, todas las lenguas son diferentes" izeneko hitzaldia eskaini du, "hizkuntza natural guztiak baliokideak" direla azpimarratuz.

Gaurko hitzaldiak berrikusteko aukera egongo da, Hezkuntza departamentuaren webgunean eskegiko baitira.