angle-left Tafallako ikastetxera joan da Inslatatzaile gazteen Nafarroako lehiaketa

Tafallako lanbide heziketara ikastetxera joan da Inslatatzaile Gazteen Nafarroako saria

2018/05/29

Lehiaketako parte-hartzaileak, antolatzaileak eta irabazlea

Nafarroako Elektrizitate eta Telekomunikazio Profesionalen Nafarroako Elkarteak antolatutako lehiaketa jokatu dute gaur Virgen del Caminino, Tuterak ETI, Salestarren ikastetxea, Iruñeko San Juan-Donibane lanbide heziketa ikastetxea eta Tafallako Poliktenikoak. XIV. edizioaren saria, Tafallako zentro integratuko Dinis Morgadek eskuratu du.

Urtero antolatzen du lehiaketa Nafarroako Elektrizitate eta Telekomunikazio Profesionalen Nafarroako Elkarteak (AEN) eta lehiaketaren inaugurazioan parte hartu dute Hezkuntza departamentuko Lanbide Heziketa zuzendari Esther Monterrubiok, AEN elkarteko idazkari orokor Inmaculada Gonzalezek eta Donibane ikastetxeko zuzendari Alfonso Roncalek. Ikastetxeei parte hartzea eskertu diete eta lehiaketara aurkeztu diren ikasleei animoak eman dizkiete goizeko saioan.

Lehiakideek etxebizitza bateko elektrizitate eta telekomunikazio instalazioa egin behar izan dute. Zehazki, ordenagailuaren egin behar izan dute instalazio elektrikoa eta horretarako argi-puntua ezarri behar izan dute, telefonoa instalatu eta baita telebista ere, pertsiana automatikoaren instalazio eta guzti. Gehienez 8 orduko tartea izan dute horretarako eta AEN elkarteak proposatutako epaimahaikideek hartu dute azkeneko erabakia. Irabazlea Dimis Morgade izan da eta berak ordezkatuko du Nafarroa Madrilen jokatuko den estatu mailako lehiaketan, MATELEC ferian, azaroaren 13tik 16ra bitartean egingo den sektore enpresen azokan.

Hezkuntza departamentuko Lanbide Heziketako zuzendariak azpimarratu egin du ikastetxe eta ikasleek sektoreko profesionalekin elkarlanean aritzea eta ildo horretan garrantzitsutzat jo du behin ikasketak amaituta lan munduari ematen dioten balio erantsia, esperientzia duten pertsonen akreditazioa jaso baitezakete. Monterrubiok gehitu du gazteentzako bereziko garrantzia duela euren erosotasun gunetik atera eta era horretako erronkei aurre egin ahal izatea, euren gaitasun teknikoak erakusteaz gain gaitasun pertsonalak ere lantzeko balio dielako.

Bestalde, AEN elkarteko idazkari orokor Inmaculada Gonzalezek aipatu du Instalatzaile Gazteen Lehiaketaren helburuak, besteak beste,  gizartearen eta elektrizitate, elektronika eta telekomunikazio profesional gazteen arteko ezagutza sustatzea dela, etorkizuneko lanerako berme bezala; gainera, hezkuntzaren eta profesionalen arteko elkarlana estutzeko balio du.