angle-left Barañain BHIko eta Navarro Villoslada BHIko ikasleek bidaia kulturala egin dute Madrilera

2022/01/20

Joan den urtarrilaren 14an, Barañain BHIko Batxilergoko 1. eta 2. mailako Musika Proiektua, Latina, Grekoa eta Artearen Historia irakasgaietako ikasleak eta Navarro Villoslada BHIko DBHko 4. mailako Musika irakasgaietakoak musikal baten antzezpenera joan ziren berriro, bi urtez pandemia zela eta kultura-bidaia hori egiterik izan ez zutenak. Horregatik, ahaztezina eta ilusionagarria izan da esku hartu duten 61 neska-mutilentzat.

“Grease” musikala aukeratu dute Madrilgo Alcalá Antzoki Berrian. Bertaratze hori arestian aipatutako irakasgaien curriculumetan sartzen da. Barañain BHIko Musika Proiekturako, jarduera hau ikasturte amaierako lan gisa musikal propio bat sortzeko prozesuaren parte da. Maiatzaren 29an estreinatuko da Barañaingo Auditorioan.

Mundu osoan arrakasta izan ondoren, Grease musikala hiriburuan estreinatu berria da. Madrilgo antzokira ekoizpen berri batean iritsi da, eszenaratze anbizio eta berritzaile batekin, Billy Ellioten talde sortzaile beraren eskutik.

Emanaldiaren aurretik, Barañain BHIko Latin, Greko eta Artearen Historiako ikasleak Pradoko Museoan izan ziren, hainbat obra aztertzeko. Hizkuntza klasikoetako ikasleek mitologia grekolatindarrarekin lotutako pinturak eta eskulturak ezagutu eta aztertu zituzten, eta Artearen Historiakoak, berriz, pintura gotikoaren, errenazentistaren, barrokoaren eta Goyaren lan aipagarrienak. Lan horietako batzuk beren kideen aurrean aztertu eta azaldu behar izan zituzten, aurretik landu ondoren.

Irteera osagarria Barañaingo Institutuko Musika, Greko-Latina eta Geografia eta Historia Departamentuek eta Iruñeko Navarro Villoslada BHIko Musika Departamentuek prestatu zuten.