angle-left Hezkuntza Skolae ezarrita duten ikastetxeekin elkartu da familiekiko komunikazioan aholku emateko

Astearte goizean SKOLAE programaren baitan dagoeneko dauden zentroetako zuzendaritza taldeei dokumentu bat eman zaie. Bertan, familiek egin ohi dizkieten galdera ohikoen erantzunak azaltzen dira. Helbuirua familiak zuhurtziaz eta hezkidetza programaren benetako edukiarekin informatzea da.

2019/01/30

 

Hezkuntza Departamentuak informazio jardunaldia egin du goizean SKOLAE programa ezarrita dauden ikastetxeekin familiek eduki ohi dituzten zalantzen aurrean nola erantzun jakin dezaten. Topaketa hau Departamentuak SKOLAEren jarraipena eta kudeaketaren inguruan egiten dituen ohiko bileren barruan gauzatu da. Zita honen helburua familiei informazio zehatza eta hezkidetza programaren benetazko edukia jasotzen duen dokumentua helaraztea da.

Hezkuntzako zuzendari orokorrak, Roberto Perez, ebaluazio, kalitate, hezkuntza, berdintasuna eta elkarbizitza zerbitzuko zuzendari, Aitor Lakasta eta berdintasuna eta elkarbizitza ataleko zuzendari, Pilar Mayok hartu dute parte ikastetxeetako arduradunekin eginiko topaketan. Bileran, zerbitzuan eta programaren tutoretzan jasotako galdera ohikoak biltzen dituen dokumentua azaldu eta eman da. Dokumentu honek ohiko galderei erantzuna ematen die, esaterako: zergatik ikasi behar dago berdintasunean bizitzen? zertan datza SKOLAE programa? zer gertatzen da ikastetxean ikasten denak etxeko sinismen, erligio eta arau moralekin kontraesana  sortzen badu?

Dokumentua Hezkuntza Departamentuaren webgunean egonen da eskuragarri hezkidetza programan interesa duen edonork kontsulta dezan eta eguneratuz joango da, horretarako zerbitzuak berak kanal bat sortu du gai honen inguruko galderak egin ahal izateko.