Hurrengo astelehenean, maiatzaren 6, zabalduko da Lanbide Heziketan izena emateko epea - Hurrengo astelehenean, maiatzaren 6, zabalduko da Lanbide Heziketan izena emateko epea - Dpto
Ikasleek, zentroek eta familiek NORA tresna berria eskura dute dagoeneko, gida erabilgarria zer ikasi erabakitzekotan daudenentzat
2019/05/03
Nafarroako Lanbide Heziketan aurre inskripzioa egin nahi dutenek heldu den astelehenetik aurrera egin beharko dute, maiatzaren 6tik 10era zabalduko baita epea Erdi zein Goi mailako graduetako zikloetan. 2019-20 ikasturtean 114 ziklo eskaini ditu guztira Hezkuntza Departamentuak, eta horietatik 6, merkatuetako eskari berriei egokitu ahal izateko, gaurkotu egin dira. Eskaintza zabal honetan zer ikasi erabakitzen laguntzeko NORA jolas moduko aplikazioa martxan jarri du Hezkuntzak. Gida moduko bat da eta ikasleei euren gaitasun eta zaletasunengatik galdetuz, adar profesional zehatzak proposatzen dizkio.