angle-left María Ana Sanz ikastetxe bateratuko Lanbide Heziketako 24 ikaslek parte hartu dute Protokolo Instituzionalari buruzko “Master Class” batean Nafarroako Unibertsitate Publikoan

2019/11/26

 

Ikasturteko lehenengo hiruhilekoari dagokion lehenengo ebaluazioari bukaera emateko, azaroaren 22an “María Ana Sanz” Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuko 24 ikaslek Protokolo Instituzionalari buruzko “Master Class” batean parte hartu zuten Nafarroako Unibertsitate Publikoan. Eskola magistrala Teresa García Revueltok eman zuen, unibertsitate horretako protokolo buruak. Hala, ikasleek aukera izan zuten ikasgelan jasotako ezaupide teorikoak egoera praktikoen bidez osatzeko eta zeremonia akademikoei buruzko zenbait kontu ikasteko, lehentasunak, besteak beste. Horrez gain, ospakizun instituzionaletan gertatu den bilakaera erakutsi zitzaien, gaur egun malgutasun handiagoa izaten baita halakoetan. Horren frogagarri, Ramón González García errektorearen kabinetea bisitatu ahal izan zuten, eta harekin eta Francisco Javier Arregi San Martín ikerketako errektoreordearekin hitz egin eta hainbat argazki atera. “Master Class” horretan parte hartu zuten ikasleak Administrazioa eta Finantzak arloko lehenengo mailakoak eta Zuzendaritzarako Laguntza arloko bigarren mailakoak ziren.