Helduak euskalduntzeko plaza libreak eskaini ditu Hezkuntza departamentuak - Helduak euskalduntzeko plaza libreak eskaini ditu Hezkuntza departamentuak - Dpto
2018/01/02
Hezkuntza Departamentuak helduak euskalduntzeko Zubiarte Euskaltegi Publikoan dauden plaza libreak eskaintzen ditu. 2017-2018 ikasturteko ikastaroetan geratzen diren plaza libreetan izen-ematea urtarrilaren 8an irekiko da, Zubiarte euskaltegiaren webgunean.
Bi ikastaro eskaintzen ditu Zubiarte Euskaltegi Publikoak:
· A1 maila: astean 5 orduko saioak, bi egunetan; 9:15etik 11:45era, astearte eta ostegunetan eta 17:00etik 19:30era, astelehen eta asteazkenetan.
Bestalde, plaza libreak hurrengo ikastaroetan daude:
· Astean 10 ordu: B1 maila, goizez; B2, arratsaldez.
· Astean 5 ordu: A1+, A2, B1, B2, C1 eta EGA, astelehen eta asteazkenean edo astearte eta ostegunean.
· Astean 4 orduko mintza praktika, B2 mailan.
· Autoikaskuntza ikastaroak: A1+, A2, B1, B2, C1 eta EGA mailetan, astean 2 orduko saio bat mintza lantzeko Zubiarten, eta online egiteko lanak (ordenagailua erabiltzeko ohitura eskatzen da).
· Kanpoko ikastaroak: A1+, A2, B1 eta B2 mailetan, hainbat zentrotan eguerdian eta arratsaldez, astelehen, astearte eta ostegunetan.
Matrikula egiteko Zubiarte Euskaltegiko web gunean: http://euskaltegi.educacion.navarra.es/web/ edo Zubiarte Euskaltegian bertan: Zubiarte kalez, 13. 31620 Uharte.
Ikastaroen eskaintza, prezioak, eta bestelako informazioa nahi izatera, kontsultatu webgunea edo eskatu hurrengo helbide edo telefonoan: euszubia@educacion.navarra.es; 848 43 10 10.