Hezkuntza kontseilari Maria Solana Caparrosoko Virgen del Soto eta Tuterako Elvira España ikastetxe publikoetan izan da gaur - Hezkuntza kontseilari Maria Solana Caparrosoko Virgen del Soto eta Tuterako Elvira España ikastetxe publikoetan izan da gaur - Dpto
Caparrosoko haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeak 278 ikasle ditu, A,G eta D ereduetan eta PAI programan; Elvira Españan, berriz, 606 ikasle ari dira G ereduan eta British programan
2018/01/24
Konseilaria Caparrosoko zuzendari, alkate eta ikasleekin
Hezkuntza kontseilariak Caparrosoko Virgen del Soto eta Tuterako Elvira España ikastetxe publikoak bisitatzen izan da. Bietan zuzendari taldeekin batzartu da ikastetxeen berri jasotzeko eta esku artean dituzten hezkuntza programak ezagutzeko. Caparroso eta Tuterako bi ikastetxeak sare publikoa osatzen duten kalitatezko zentroen eredu dira.
Proiektuetan oinarritutako metodologiak lantzen dituzte Caparroson eta horren erakusle aurre-historiako museora bisita gidatua egin diote kontseilariari hainbat ikaslek.
Kontseilaria Elvira Españako zuzendari eta Erriberako eta ADIPNAko zuzenkarien ordezkariekin.
Bestalde, Tuterako Elvira España haur eta lehen hezkuntzako ikastetxera egindako bisitan Erriberako zuzendarien eta ADIPNA elkartearen ordezkaritza banakin elkartu da kontseilaria. Izan ere, bi elkarteetako kideek sare publikoarekin duten konpromisoa helarazi nahi izan diote kontseilariari eta sare publikoaren kudeaketa hobetzeko hainbat proposamen luzatu. Eskola publikoaren sendotasuna azpimarratu nahi izan dute, eredu eta hizkuntza programa guztiak eskaintzen dituena, emaitza bikainekin, eta egunero ikasleen inklusioaren alde lan egiten duen ondo formatutako eta kalitatezko hezkuntza bermatzeko konpromisoa duten irakasleak dituena.