angle-left Solana kontseilariak LHko, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Aparteko Sariak banatu ditu 25 ikasleren artean

Gainera, espediente onenarentzako aintzatespena eman die Oinarrizko Lanbide Heziketa egin duten hiru pertsonari

2018/04/24

Saridunak, Solana kontseilari eta Perez zuzendari orokorrarekin

Hezkuntza kontseilari María Solanak, Roberto Pérez zuzendari nagusiarekin batera, 2016-2017 ikasturteko LHko Aparteko Sariak banatu ditu gaur goizean. LHko 25 ikaslek jaso dute diploma: Goi Mailako Graduko 12 ikaslek, gradu ertaineko 9 ikaslek, oinarrizko LHko 3 ikaslek eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Lanbide-Irakaskuntzako ikasle batek. Gainera, espedienterik onenarentzako golardoa eman zaie Oinarrizko Lanbide Heziketa egin duten beste hiru ikasleri.

Ekitaldia Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan egin da gaur goizean, eta bertan, Solana kontseilariak aitorpen berezia egin die “ondo merezitako saria ekarri dien ikasleen lan handiari eta konpromisoari”. Solanak, Hezkuntza Departamentua Lanbide Heziketaren alde egiten ari den lana gogoratu du. Izan ere, “Lanbide Heziketak funtsezko eginkizuna izango du gaurko gazteen garapen pertsonalean eta profesionalean, eta prestakuntza-bideen eskaintza zabala jartzen du haien eskuetan, arrakasta pertsonala eta profesionala lortzea ahalbidetuko dien oreka egokia lor dezaten".

Solanak aintzakotzat hartu du lanbide-heziketako Plan Estrategikoaren bitartez egiten ari den lana: “ondo baino hobeto dakigu Lanbide Heziketako ikasketak ikasleen profil eta interesen arabera orientatu behar direla, eta ez, behiala egiten zen bezala, batxilergoa nahiz unibertsitate-ikasketak egiteko desegokiak jotzen ziren ikasleei bideratuz. Lanbide-heziketa ikasleentzat gaur egun gero eta erakargarriago den prestigiozko alternatiba da lanbide heziketa, eta zuek zarete horren pfroga garbia”.

Nazioarteko akordioa

Bestalde, Hezkuntzako kontseilari María Solanak nabarmendu du, LHren aldeko apustu honetan, nazioarteko lankidetza-ildoa ere lantzen ari dela Departamentua. Hartara, asteburuan, Roberto Pérez zuzendari nagusiak lankidetza-akordioa sinatu du Holandako ROC Midden-ekin (Holandako LH arloko hornitzailerik handienetakoa), Italiako Corsozio degli Instituti Professionalirekin (LH arloko ikastetxeen partzuergoa) eta Finlandiako Saimaa Vocacional Sampo Unibertsitatearekin (goi mailako LH institutua). Nave2 elkartearen (Europako lanbide-heziketa hobetzeko sarea) bitartez gauzaturiko akordio honi esker, prestakuntzaren arloko nazioarteko lankidetza sustatu nahi da bazkideekin, hezkuntza arloko erakundeekin, enpresekin, inguruko komunitatearekin eta eskualdeekin. Ikasleek Europako enpresetan eta zentroetan egindako prestakuntza-egonaldiak hobetu eta bultzatu nahi dira; irakasleek zabaltzeko bidean dauden teknologietan eta metodologia didaktiko berrietan duten prestakuntza bultzatu nahi da (4.0 industriari eta robotika kolaboratibo eta adimendunari lotutako teknologiak, LH Duala, proiektuetan oinarritutako lankidetza bidezko metodologia berriak eta hizkuntzen inguruko prestakuntza), eta LHren nahiz hezkuntza orokorraren arloko nazioarteko berrikuntza-proiektuetako parte-hartzea sustatu nahi da.

Nafarroa, Finlandia, Italia eta Holandaren arteko lankidetza hori Erasmus+ programa europarraren bitartez finantzatuko da.

Aitorturiko ikasleak

Hauexek dira Oinarrizko Lanbide Heziketako espedienterik onenaren saria jaso duten ikasleak: Samira Akchichou, Lizarrako ZIPeko Bulegoko Informatika zikloko ikaslea; Joseba Dorronsoro, Nekazaritza-Basozaintzako ZIko Nekazaritza-Jardueretako ikaslea, eta Aitor Ibañez, Lizarrako ZIPeko Elektrizitate eta Elektronikako ikaslea.

Gradu Ertainean, saritutakoak honako hauek izan dira: Sevil Rosenova, María Ana Sanz-eko Kudeaketa Administratiboko ikaslea; Miriam Cazador, Nekazaritza-Basozaintzako ZIko Nekazaritza-Ekizpeneko ikaslea; Adrián Martínez de Souza, Donibane ZIko Instalazio Elektriko eta Automatikoen zikloko ikaslea; Hamid Barkaoui, Virgen del Camino ZIPeko Soldadura eta Galdaragintzako ikaslea; Cristina Medina, Burlatako ZIko Sukaldaritza eta Gastronomiako ikaslea; Jessica Viviana Rivera, Burlatako ZIko Ile-apainketa eta kosmetika kapilarraren zikloko ikaslea; Roberto Soriano, ETI ZIPeko Sistema Mikroinformatiko eta eta Sareetako ikaslea; Virginia Luzuriaga, María Inmaculada LHIPeko Farmazia eta Parafarmaziako ikaslea, eta Ana Montavéz, María Inmaculada LHIPeko mendekotasun egoeretako pertsonak Artatzeko zikloko ikaslea.

Goi Mailako Graduan, hauexek dira espediente onenarentzako golardoa jaso dutenak: Ainhoa Bailo, ETI ZIPeko Administrazio eta Finantzetako ikaslea; Pello Sarratea, Nekazaritza-Basozaintzako ZIko Abeltzaintzako eta Animalien Osasun-Laguntzako ikaslea; Idoia Martín, Cuatrovientos ZI pribatuko Nazioarteko Merkataritzako ikaslea; Sandra Lafoz, Virgen del Camino ZIPeko Eraikuntza Proiektuetako ikaslea; Imanol Jesús García de Eulate, Energia Berriztagarrien Goi Mailako ZIko ikaslea; Enrique Cestau, Virgen del Camino ZIPeko Eraikuntza Metalikoetako ikaslea; Mikel Ros, Cuatrovientos ZI pribatuko Plataforma-anitzeko Aplikazioen Garapeneko ikaslea; Jon Jauregui, ESTNA-Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioko Arrisku Profesionalen Prebentzioko ikaslea; Rafael Amigot, Donapea ZIPeko Laborategiko eta Kalitatearen Analisi eta Kontroleko ikaslea; Nerea Arrastia, ESTNA-Nafarroako Lanbide Eskola Tekniko Sanitarioko Aho-Hortzetako Higieneko ikaslea; Alaitz Olazabal, Hezitzaileen Eskola ZIko Haur Hezkuntzako ikaslea, eta Daniel Martín, Donapea ZIPeko Automozioko ikaslea.

Gainera, Arte Plastikoetako eta Diseinuko Lanbide-Irakaskuntzako Aparteko Saria eskuratu du Bernardo Alfredo Salinasek, Iruñeko Arte Eskolaren liburuari aplikatutako Arteen adarreko ikasleak.

Saria jaso duten Goi Mailako Lanbide Heziketako ikasleek nahiz Arte Plastikoetako eta Diseinuko lanbide-irakaskuntzarenn goi-mailako graduko ikasleek Estatuko Sarietan parte hartu ahalko dute, hala nahi izanez gero.