Volkswagen Academyko ikasleek aprendiz diplomak jaso dituzte gaur - Volkswagen Academyko ikasleek aprendiz diplomak jaso dituzte gaur - Dpto
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuarekin elkarlanean, 23 ikaslek amaitu dute Volkswagen Navarrako aprendiz programako bosgarren edizioa
2017/12/12
Solana, Delleit eta Nause aprendiz taldearekin
Hezkuntza kontseilari Maria Solanak parte hartu du gaur Volkswagen Academyren diploma banaketa-ekitaldian, Volkswagen Academyko zuzendari Susanne Delleit eta Alemaniak Espainian duen Merkataritzako Ganberako Lanbide Heziketa Dualeko arduradun Tanja Nausekin batera. Ekitaldia Volkswagen Academyren egoitzan egin da, Volkswagen-Landaben enpresan bertan. Iazko irailean hasi zuten 1.600 orduko gradu ondokoa ikastaroa. Eta hiru agiri jaso dituzte gaur: Nafarroako Gobernuak emandako ziurtagiria, Volkswagen-Academyrena eta Alemaniako Merkataritzako Ganberaren delegaritzarena; ikasleak urtebeteko praktika-aldia egiten ari dira gaur egun.
Volkswagen Academyk, Hezkuntza sailarekin batera, egiten dituen espezializazio ikastaroan aritu dira seigarrenez lanbide heziketako ikasleak. Aurten 23 ikasle; Maria Solana Hezkuntza kontseilariaren, Susanne Dellit Volkswagen Academyko zuzendariaren eta Tanja Nause Alemaniak Espainian duen Merkataritza Ganberako Lanbide Heziketa Dualeko arduradunaren eskutik jaso dituzte diplomak.
Hezkuntza kontseilariak Volkswagen enpresaren eta erakunde publikoaren artean izandako elkarlana nabarmendu du, “lanbide heziketako ikasleei Nafarroan automobilgintzan erreferente den enpresan formazioa jasotzeko aukera paregabea eskaintzen baitie”. Ikasleek Departamentuaren agiriak eskuratzen dituzte, ikastaroaren ordu kopurua eta jasotako formazioa zehaztuz. Solanak, halaber, eskerrak eman dizkie 23 ikasleei zein Volkswagen Academyri, “hiru urteetan ekimen hau garatu izana aurrerapauso garrantzitsua baita gaur egungo ekoizpen prozesuetan beharrezkoak diren perfil profesionalak garatzeko bidean”.
Volskwagen Academyko zuzendari Susanne Dellitek lanbide heziketa dualak Alemanian duen “ohitura” azpimarratu du, garrantzi handia du Volkswagen Navarran aprendiz programako bosgarren edizioko diplomak banatzen egoteak, eta seigarren programa jada martxan izateak, gainera hbertan lehendabizikoz emakume bat ari da parte hartzen”, gaineratu du Dellitek. Tanja Nause, Alemaniak Espainian duen Merkataritza Ganberako Lanbide Heziketa Dualeko arduradunak berriz baikorki baloratu du, “Nafarroako Gobernua, Ganbera, ikastetxeak, enpresa eta sindikatuen artean Lanbide Heziketa duala aurrera eramateko dagoen elkarlana”. Alemanian urteko miloi erdi gaztek formazio dualaren aldeko apustu a egiten dutela gaineratu du.
2012-2013 ikasturtean abiarazi zen programa Volkswagen Navarrarekin elkarlanean. Izan ere, formazioa Nafarroako Lanbide Heziketa zentroetan eskaintzen den formazioaren osagarri da. Kasu honetan, Volskwagen Navarrak duen automatizazio prozesu altura moldatu eta egokitzeko gaitasuna eskuratzen dute ikasleek. 2012an bi aldeen artean hasitako hitzarmenak lanbide heziketako gradu erdiko zein goi mailako ikasleek automobilgintzako ekoizpen prozesuak ezagutzeko ikastaro zehatzak egiteko aukera jasotzen du. Zehazki, garatutako ikastaro zehatzak honakoak izan dira: industria automatizazio aditua; industria mekatronika aditua; trokelgintza eta moldeen eraldaketa aditua; mekatronika automobilgintza aditua; automobilen azalera aditua.
Esther Monterrubio Lanbide Heziketako zuzendariak azaldu duenez,“lehendabiziko hiru espezializazioak goi mailako ikasleei daude zuzenduak; azkeneko biak erdi mailako lanbide heziketa amaitu duten ikasleei”. Batez ere praktikak enpresa barruan egin dituzten ikasleen artean egiten da ikasle aukeraketa eta ikastaroa Volkswagen Academyk Landabengo poligonoan duen enpresan egiten da. Formazioari dagokionez, Volkswagen Academyn egiten dira 600 ordu eta 400, berriz enpresan, Industria Automatizazio, Industria Mekatronika Trokelgintza nahiz moldeen eraldaketa espezializazio ikastaroetan, 1024 ordu Academyn, eta 582 ordu Automobilen Mekatronika eta Automobilen Azalera adituen ikastaroan. Ekoizpen prozesu berrietan beharrezkoak diren perfil profesionalak garatzeko bidean aurrerapauso handia da hirugarren urtean lanbide heziketako ikasleek jasotzen duten formazioa.
Gradu ondokoak irauten duen 24 hilabeteetan, ikasleek lan kontratua dute. Lehen bederatzi hilabeteetan formazioko 1.600 ordu jasotzen dituzte (1.000 ordu ezagutza teorikokoak eta 600 ordu praktikoak); ondoren, egun bosgarren edizioko ikasleak dauden programa honetan, urtebeteko praktika-aldia, enpresan. Formazio epealdiarekin amaitu ostean, ikasleek Volkswagen Navarran lanean geratzeko aukera dute. Hain zuzen ere, aurreko lau edizioetan parte hartu duten ikasleen %90 (79tik 71) Volkswagen Navarrako enpresako langileak dira.
Ehunka profesional baino gehiago
Volkswagen Academyk eskaintzen dituen ikastaroetan parte hartu duten ikasleez gain, ikasturte honetan 23 gazte ari dira hezkuntza programan. Modu honetara, ehun ikasletik gora izan dira ikastaroetan. Nafarroako lanbide heziketa zentroetako ikasleak aritu dira VW Academy: Tuterako ETI, Donibane LHI, Lizarra LHI, Lumbier LHI, Donapea LHI, Virgen del Camino LHI, Tafalla LHI, Ribera del Arga, Ribera del Arga BHI, Sakana LHI, Toki Ona LHI eta Salesianos LHI.
Alemaniako ganberako frogak
Espezializazioko formazio hau Alemaniako Merkataritzako Ganberak errekonozitua da, modu honetara Ganberak bi urtetan zehar gidatutako eta zehaztutako azterketak gaindituz gero,
Alemaniako lanbide heziketako titulu ofizialak jasotzen dituzte ikasleek. Gaurko ekitaldian, 23 ikasleei diplomak ematearekin batera, Alemaniako Merkataritza Ganberak egiten dituen frogei hasiera eman zaie. Abenduaren 15a bitartean egingo dituzte ikasleek froga hauek.
Gainera, ikastunen programa honen baitan, Alemaniak Espainian duen Merkataritzako Ganberak Volskwagen Navarrari “Empresa formadora de la cámara alemana” kalitatezko zigilua eman dio. Zigilu honekin enpresak Alemaniako lanbide heziketa dualak ezartzen dituen ezaugarriak betetzeko lana eta esfortzua aitortu dio.
Diplomak jaso dituzten ikasleak
Diplomak eskuratu dituzten ikasleen zerrenda: Iosu Esquíroz Redín, Daniel Herrera Castillo, Sergio Matute Gormedino, Unai Izuriaga Barón, Aratz Pérez Orbara, Víctor León Arteta, Mikel González Oroz, Andoni Izarra Eraso, Mikel Pérez Baleztena, Óscar Duque Albéniz, Jon Pérez Aranguren, Asier Barburu Echeverría, Francisco Javier Pérez Ochoa, Sergio Vegas Gómez, Raúl Fabo Mora, Javier Cubel López, Alberto Cascán Hueso, Álvaro Gómez Salicio, Víctor García Platero, Iñaki Lebrero Dronda, Jonan Léon Vaquero, Iker Resa Ahechu y Jesús Lenzano Viela.