Zabalik dago 2019ko maisu-maistren oposizio-deialdiaren izen-ematea - Zabalik dago 2019ko maisu-maistren oposizio-deialdiaren izen-ematea - Dpto
2015eko lan-eskaintza publikotik datozen 73 plazak ez galtzeko derrigorrezko tramitea da. Espezialitate eta plaza kopurua gehituko denez, beste izen-emate epea bat irekiko da aurrerago.
2018/04/18
Hezkuntza kontseilariak iragarri zuen moduan, 2019an egingo dira maisu-maistren oposizioak, baina beharrezkoa zen 2018ko apirilaren 18aren aurretik argitaratzea 2015eko LEPari dagozkion 73 plazen deialdia, plaza horiek gal ez daitezen. Aurrerago beste izen-emate bat irekiko da, espezialitate eta plaza kopurua gehitzen denean.
NAOn argitaratu da maisu-maistren kidegoan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan sartzeko hautapen prozedura, batetik, eta bestetik, maisu-maistren kidegoko karrerako langile funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura. Urrats hau beharrezkoa da 2015eko LEPetik datozen plazak ez galtzeko: haur eta lehen hezkuntzako 73 plaza. Horretarako adostu zen deialdia, beranduenez, 2018ko apirilaren 18an egitea, oposizio-azterketak 2019an egingo diren arren, gainerako erkidegoekin bat eginez.
2015eko lan-eskaintza publikoak hiru urteko epea ezarri zuen plazen deialdia egiteko. Hori dela eta, beharrezkoa izan da plaza horien deialdia orain egitea, bestela galdu egingo zirelako, azterketak 2019ra arte egingo ez diren arren.
Oposizioan izen-ematea 20 eguneko epean amaituko da, BONen argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; hau da, apirilaren 18an hasita.
Plaza eta espezialitate gehiago
Deialdi honen plaza kopuruari dagokionez, gehitu egingo da bai plaza, bai espezialitate kopurua, tramitatzen ari den ezohiko lan-eskaintza publikoari esker. Hori dela eta, espezialitate eta plaza kopurua gehitzen denean, izen-emate epe berri bat irekiko da, hautagai berriak inskriba daitezen eta baita meritu berriak aurkeztu ahal izateko ere.