Erriberriko "Príncipe de Viana" HLHIPko Hezkuntza Departamentuak finantzatutako berrikuntza-proiektua - Erriberriko "Príncipe de Viana" HLHIPko Hezkuntza Departamentuak finantzatutako berrikuntza-proiektua - Dpto
2023/01/10
Proiektuaren helburua da ikasleei ardoa egiteko prozesuaren berri ematea. Prozesu hori oso garrantzitsua da Erriberrin eta inguruetan. Horretarako, bidaia bat egin nahi da ardogintzaren etapa guztietan zehar: mahats-bilketa, mahatsaren hautaketa, txortenak kentzea eta prentsatzea, hartzitzea, ontzea, botilaratzea eta merkaturatzea.
Era berean, mahastizaintzako eta ardogintzako kulturan sakonduko da, eta hainbat alderdi berrikusiko dira: eskualdeko sektorearen historia, sektore horrekin zerikusia duen artea (musika eta pintura), azken produktuaren salerosketatik eta haren lehengaietatik eratorritako merkataritza-harremanak... Hori guztia ikastetxeko hezkuntza-etapa guztien parte-hartzearekin, eta barruko eta diziplina anitzeko ikaskuntza indartuz.