angle-left Bederatzi ikastetxe gehitu dira jardunaldi jarraitura

Dagoeneko 99 ikastetxek aukeratu dute ordutegi hori Nafarroan

2019/01/24

Mendialdea I, San Donato, Arrano Beltza, Oihanzabal, Julián Mª Espinal Olcoz, Nicasio de Landa, Vázquez de Mella, Carlos II de Navarra eta Urdiain ikastetxeak gehitu dira oraingoan jardunaldi jarraitura. Horrela erabaki dute ordutegia erabakitzeko zehaztutako prozedura gauzatu ondoren. Aurten 23 ikastetxek parte hartu dute prozedura horretan. 12 ikastetxetan ez da onartu jardunaldi jarraitura pasatzea: Arbizu, Alaitz, San Miguel, San Esteban, San Pedro, Amaiur ikastola, Bernart Etxepare, Cardenal Ilundain, Elorri, Hegoalde ikastola eta Patxi Larraintzar. Orkoiengo San Migel ikastetxearen eta Garesko ikastetxearen kasuan ez dute oraindik prozedura amaitu.

Izan ere, Hezkuntza departamentuak hainbat bozketa prozesutan esku hartu beharra izan du, zenbait prozedura ez direla ebazpenak jasotzen duen horretara egokitu. Esaterako, Cardenal Ilundain, Mendialdea I eta Garesen kasuan bozketaren parte bat errepikatu beharra egon da, prozesu osoa amaitu aurretik prozedura zuzendu ahal izateko. Orkoiengo San Migelen kasuan, berriz, ebazpen bat onartu behar izan da bozketa bertan behera utzi eta ikastetxeari agintzeko berriz ere egin dezan bozketa.

2007an hasi zen Nafarroan jardunaldi jarraitua ezartzen. Orduan hiru ikastetxek hartu zuten erabaki hura. Harrezkero 92 gehitu dira eta aurten beste 9 gehitu zaizkie. Guztira, beraz, 101 ikastetxek izango dute jardunaldi jarraitua; horietako 5 itunpekoak. Gainerakoan beste 96 ikastetxek eskolaldi zatitua dute, alegia, ikastetxe publikoen %55,5.

Ikasturte honetan esperimentalki ezarri da eskolaldi jarraitua bi ikasturtetarako izatea: 2019/2020 eta 2020/202.

Ebazpenean jasotako beste berritasuna eskualdeko ikastetxe publikoei zuzendutakoa izan da, garraio eta jangela zerbitzuak partekatzen dituzten eskualde-ikastetxe publikoentzat. Zentro horiek, prozesua hasteko beharrezko baldintza gisa, proiektuaren bideragarritasunari buruzko Hezkuntza Azpiegituren Zerbitzuaren txosten bat behar izan dute. Beraz, zentroen artean partekatutako jangela eta garraioa zerbitzua dituzten eskualde-ikastetxe publikoek txosten hori eskatu behar izan dute eskolaldiri buruzko inolako galderarekin hasi aurretik.

Además, con la intención de facilitar la votación de padres, madres y tutores/as  se ha habilitado la posibilidad de votar telemáticamente. Sólo dos centros se han acogido a esta posibilidad; el resto ha hecho el proceso de votación presencial.

Horrez gain, aiten, amen eta tutoreen bozketa errazteko asmoarekin, boto telematikoki emateko aukera ezarri da. Oraingoan bi ikastetxek baino ez dute eskatu era horretan bozka ematea; gainerakoek aurrez aurreko bozka aukeratu dute.