eTwinning programako enbaxadoreen topaketa - eTwinning programako enbaxadoreen topaketa - Dpto
Nafarroko ordezkariek ere parte hartu dute urteko topaketan
2017/07/18
Argazkia: etwinning
eTwinning programan ari direnen enbaxadoreen biltzarrean izan dira Nafarroako hiru ikastetxetako kideak, guztira zortzi ikastetxetako enbaxadoreak dituen arren Nafarroak programan. Aurtengo ikasturtean eTwinning programaren balantzea egin dute biltzarrean eta oso positibotzat jo dute parte hartzea: ikastetxe eta ekintza gehiago izan baitira 2016-17 ikasturtean, guztira.
Seigarrenez egin berri da Enbaxadoreen Topaketa eta han izan dira Iruñeko Virgen del Camino Institutuko ordezkaria, Ablitaseko San Babil Lehen Hezkuntzako ikastetxekoa eta baita Miranda de Argako San Benito ikastetxeko ordezkaria ere.
Gainerako enbaxadore nafarrak dira: Castejoneko Dos de Mayo HLHI, Iruñeko Navarro Villoslada BHI eta Rotxapena HLH, Tuterako Benjamin de Tudela BHI, Zizur Nagusiko Zizur BHI.
Topagunearen gaineko informazio gehiago hemen