angle-left Hezkuntzak ikastetxe berriaren proiektua aurkeztu die Abartzuza, Gesalatz, Lezaun eta Deierriko familiekin

Aurrematrikulazio eskaria Abartzuzan eta Lezaunen aurkeztu ahal izango dituzte zonaldeko familiek

2019/02/01

Abartzuzako ikastetxe publiko berria jada errealitatea da; izan ere, datorren astelehenean zabalduko den aurrematrikulazio kanpainan eskainiko da bertan izen-emateko aukera. Hezkuntza Departamentuko ordezkariak zonaldeko familiekin bildu dira gaur ikastetxe berriaren proiektua aurkezteko eta familiek zein Abartzuza, Gesalatz, Lezaun eta Deierriko udal arduradunek dituzten zalantzak argitzeko.Abartzuzako ikastetxe publiko berria jada errealitatea da; izan ere, datorren astelehenean zabalduko den aurrematrikulazio kanpainan eskainiko da bertan izen-emateko aukera. Hezkuntza Departamentuko ordezkariak zonaldeko familiekin bildu dira gaur ikastetxe berriaren proiektua aurkezteko eta familiek zein Abartzuza, Gesalatz, Lezaun eta Deierriko udal arduradunek dituzten zalantzak argitzeko.

Orain arte Lizarran ikasten zuten zonaldeko ikasleek han jarraitzeko aukera izango dute eta garraio eta jangelako eskubidea mantenduko dute. Hori izan da, Roberto Perez Elorza, Hezkuntzako zuzendari orokorrak gaurko bileran argitu duen lehendabiziko zalantza. Abartzuzako udaletxean izandako bileran, proiektu arkitektonikoa erakusteaz gain, familiek egindako galderei erantzuna eman zaie. Hala, eskaniko diren hizkuntza ereduak familiek eurek aukeratuko dituztela argitu diete Hezkuntza ordezkariek. Departamentuak aurrematrikulazio aldian eskaera guztiak jasoko ditu (datorren astelehena, hilak 4, hasiko da kanpaina) eta ereduen eskaintzak egindako eskaerei erantzungo die. Era berean, familiei aurrematrikula eskaerak Lezaun eta Abartzuzan aurkeztu ahal izango dituztela argitu zaie.

Zonaldeko eskola berria, Abartzuzako lurretan eraikiko da eta herriko ikasleekin batera Deierri eta Gesalatzeko ikasleak ere hartuko ditu. Jaitzeko familiek, oraingoz, nahiago izan dute Lizarrako ikastetxean jarraitu.

Proiektuaren garapen bateratua

Bestalde, Hezkuntza Departamentuak gaur bertan eraman dio udaletxeari proiektua eta obren lizentzia ere eskatu dio. Departamentuko Hezkuntza Azpiegitura Zerbitzutik lanen kontratazio espedienteari ekin zaio eta lizitazio iragarkia datozen egunotan argitaratzea aurreikusten da. Lanak bi hilabeteko epean esleitzea aurreikusten da; guztia urtea amaitzerako lanak amaituta izateko helburuarekin. Hala, ikastetxe berriak 2019-2020an hasiko du bere ibilbidea, nahiz eta obrak ez diren prest izango ikasturte hasierarako. Hala, lehen hiruhilekoa, Abartzuzako ikastetxe eta zonaldeko udaletxeekin batera adostu bezala, Haur Hezkuntzako haurra Lezaunen arituko dira eta Lehen Hezkuntzakoak Abartzuzan iznago dira; biei bermatuko zaie garraio eta jangela zerbitzua.

Abartzuzako udalak, Deierri, Gesalatz, Jaitz eta Lezaunekin batera, legegintzaldi hasieran proposatu zuten Abartzuza eta Lezaungo eskolak bateratzeko ikastetxea eraikitzea. Eskualdeko ikastetxe berria hartuko zuen lursail egokia aukeratu ostean, eta zonaldeko eta dagozkien herrietako ikasle kopura kontuan hartuta, Hezkuntza Departamentuak 2.700 metro koadro hartuko dituen lur-eremuan, Haur eta Lehen Hezkuntzako 5 unitate izango dituen ikastetxearen proiektua prestatu zuen.

Eraikinak solairu bakarra izango du eta kontsumoa deusez; ‘baserri eskola’ formatuan oinarritzen da eta inguruko paisaia osatzen duten landa eremuko eraikinak hartu ditu ardatz.

Eraikin berriak 2 gela, arte eta sorkuntza tailerra izango ditu Haur Hezkuntzarako eta 3 gela eta arte eta sorkuntzarako tailerra, Lehen Hezkuntzan. Gainera, estalitako patioa, sukaldea, jangela eta erabilera anitzeko gela (gimnasio, psikomotrizitate gela eta ekitaldi aretoa).

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe berriak 1.740,000 euroko aurrekontua du, BEZ barne.