angle-left Lanbide Heziketaren Nafarroako kontseilua berria eratu da gaur

Hezkuntza, Garapen Ekonomikoa, Eskubide Sozialak eta Landa Garapena, Ingurumena eta Herri Administrazioa departamentuek parte hartzen dute kontseiluan

2017/06/13

Kontseilu berriaren lehenengo bilera izan da gaur Hezkuntza departamentuan

Gaur bertan eratu da Lanbide Heziketako Nafarroako kontseilua. Aurrerantzean, 15 kide izan ordez, 25 izango ditu Kontseiluak: Hezkuntza, Garapen Ekonomikoa, Eskubide Sozialak eta Landa Garapena, Ingurumena eta Herri Administrazioa departamentuen kontseilariekin batera, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioa, Sare publiko zein pribatuetako ikastetxe integratuak, ELA eta LAB sindikatuak eta ANEL dira kide berriak. Gainera, Camara Navarrak ordezkaritza propioa izango du, orain arte, delegatu baitzen.

Hezkuntza kontseilari Maria Solanak ireki du bilera, bera baita kontseilu-burua eta Lanbide Heziketaren Plan Estrategikoaren oinarri, ardatz eta helburuak aurkeztu dira; izan ere, plana bera, uztailaren 3an aurkeztuko da jendaurrean.

Solanak adierazi duenez, Kontseiluaren ordezkaritzak agerian uzten du Lanbide Heziketak gobernuarentzat duen garrantzia, lurraldearen garapen ekonomiko eta sozialaren estrategia gisa. Ildo horretan, Lanbide Heziketako zerbitzu zuzendari Esther Monterrubiok  azpimarratu du Lanbide Heziketaren apustua dela enpresen eta ikasleen inplikazioa sustatzea, formazioaren koordinazio eta eguneratzean hobetzea, azken teknologiak barne hartzea, bestelako ikasketa zentroetan ez dauden azpiegitura eta ekipoen erabilera ahalbidetzea ikasleen trebakuntzan eragiteko, lan arloaren balore pertsonal eta sozialen sustatzea.

Bestalde, gaurko kontseiluak onartu egin ditu hainbat foru dekreturen proiektuak Lanbide Heziketako hainbat tituluren egitura eta curriculuma ezartzen dituztenak, lehentasuna emanez erregimen bereziko ikasketa artistikoei:

  • Azpiegitura elektrotekniko eta mekanikoen lanbide heziketa basikoa
  • Arte Plastikoen eta Diseinuan teknikari, produktu grafiko interaktiboaren asistentzian
  • Ikus-entzunezko proiektu eta ikuskizunetan Goi mailako teknikaria
  • Arte plastiko eta ebanisteria artistikoaren diseinuan goi mailako teknikaria
  • Arte Plastiko eta Ikus-entzunezko grafika-diseinuan goi mailako teknikaria

Titulazioen berrikusketaren  barruan, berebiziko garrantzia dauka Formazio eta Lan Orientazio moduluan egindako aldaketak. Era horretan, ziklo hauetako ikasleek oinarrizko agiria lortu ahal izango dute lan-arriskuen prebentzioan eta jarraian enpresen formazio-aldira gehitu ahal izango dira, bai dualean edo praktiketan. Horretarako industria eta lan osasunean ardura duten departamentuekin akordioa egin da eta hurrengo ikasturtean zehar orokortu egingo da prozesua.

Contact: Kabinete