angle-left Volkswagen Navarra Akademiako Programaren seigarren edizioan 21 gaztek jaso dute diploma

VW Academyk 2017an hasi zuten graduondoa eta 1.600 prestakuntza-ordu jaso dituzte. Orain, urtebeteko praktikaldia egiten ari dira fabrikan.

2019/01/22

Diploma jaso duten ikasle-taldea, kontseilaria eta VW Academyko ordezkari eta irakasleekin

Maria Solanak Hezkuntza kontseilariak Volkswagen Navarra Ikastunen Programaren seigarren edizioko diploma-banaketan parte hartu du, gaur goizean. Aurten, 21 gaztek jaso dute diploma (20 gizon eta emakume bat, programaren historian lehena). Graduondoak 1.600 prestakuntza-ordu eta orain bertan fabrikan egiten ari diren urtebeteko praktikaldia biltzen ditu. Ikastunek Nafarroako Gobernuaren egiaztagiria eta Volkswagen Navarraren eta Alemaniak Espainian duen Merkataritza Ganberaren (AHK) tituluak lortu dituzte.

2012tik Volkswagen Navarran ezarrita dagoen Ikastunen programa Volkswagen Academyn, fabrikaren prestakuntza-zentroan, burutzen da parterik handienean, eta teoria eta praktika konbinatzen dituen Alemaniako prestakuntza-eredu dualari jarraikiz diseinatuta dago. Erdi edo Goi Mailako Lanbide Heziketa amaitu duten ikasleei zuzenduta dago.

Graduondoan, ikasleei praktiketako kontratua egiten zaie eta 1.600 prestakuntza-ordu jasotzen dituzte, hots, 1.000 ordu teoriko eta 600 ordu praktiko. Gero, programaren 6. edizioko kideek urtebeteko praktikaldia egiten dute fabrikan. Ikastunek, nahi izanez gero, praktiken ostean Volkswagen Navarran lanean jarraitzeko aukera dute. Horren adibide, programaren lehenbiziko 6 ediziotan parte hartu zuten gazteen % 92a (123 kidetik 113) Volkswagen Navarraren lantaldean dago.

Prestakuntza duala: oraina eta etorkizuna

Volkswagen Navarraren ekitaldi-aretoan egin da diplomen banaketa. Ekitaldian, Mikel Herrera Isasik Volkswagen Navarraren Estrategia eta Giza Baliabideen Garapeneko gerenteak “gazte ikastunekin prestakuntza dualaren funtzionamendu ona azpimarratu du, langile beteranoen txanda bermatzea eta langileria gaztetzea ahalbidetzen diguna”. María Solana Aranak Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza kontseilariak eta bozeramaileak, bestalde, ikasleak zoriondu ditu eta “hezkuntza-administrazioaren eta enpresaren arteko kolaborazioa azpimarratu du”, kasu honetan denboran indartu eta egonkortu dena. “Ezinbestekoa da administrazioak eta Nafarroako ekoizpen-sektoreak elkarrekin lan egitea eta lan-munduan ahalik eta baldintzarik onenetan sartzeko prestatzen ari diren ikasleei laguntzea”. Kolaborazio horrek prestakuntza-programa sektoreko beste enpresa batzuetara zabaltzea eta LHko ikasleen prestakuntza hobeagotzea ahalbidetu du gainera” azaldu du.

Raquel López Martínek Alemaniak Espainian duen Merkataritza Ganberako prestakuntzako proiektu-arduradunak azpimarratu du “Volkswagen Navarrak prestakuntza duala bikain aplikatzen duela, prestatzaile guztien lan onari esker”. Sustapen honetako ikastunetako batek,  Rubén Arana Iriartek, talde osoaren izenean "eskerrak eman dizkio Volkswagen Navarrari Volkswagen Academyn etapa garrantzitsu hori bizitzeko aukera emategatik”, eta azpimarratu du “prestatzen jarraitu behar dugula, etorkizunean automobilgintzan eman daitezkeen aldaketa guztiei aurre egiteko”.

12 ikastun izendatu

Aitor Ciriza Mayo, Diego García Marín, Josu Oteiza Iribarren, Mikel Sagaseta Urrutia, Alejandro Mañas Rubio, Ibon Serrano Urbiola, Goizeder Ugarte Molinet, Sergio Sanz Zudaire, Rubén Arana Iriarte, Gorka Ripa Plaza, Aritz Larraya Artieda, Iker Oroz Jiménez, Asier Zubicoa Pozas, Alejandro Royo Rodríguez, Mario Yaulema Morocho, Leire Muniain Monescillo, Daniel Murguialday Ancín, Miguel López de Dicastillo Gastón, Ion Apat Mina, Íñigo Arteaga Artola eta Aritz Osácar Jiménez.

 

(Argazki-oina): Ezkerretik eskuinera, beheko ilaran, Pedro Valencia Valencia (Volkswagen Academy), Rubén Arana Iriarte, Aritz Larraya Artieda, Alejandro Mañas Rubio, Esther Monterrubio Ariznabarreta (Nafarroako Gobernuko LHko zerbitzuko zuzendaritza), Raquel López Martín (Alemaniak Espainian duen Merkataritza Ganberaren prestakuntzako proiektu-arduraduna), Mikel Herrera Isasi (Volkswagen Navarraren Giza Baliabideen Garapeneko gerentea), María Solana Arana (Nafarroako Gobernuaren Hezkuntzako kontseilaria eta bozeramailea), Aitor Ciriza Mayo, Eugenia Larrea Calvo (Volkswagen Academyren arduraduna), Diego García Marín, Gorka Ripa Plaza, Ibon Serrano Urbiola, Aritz Osácar Jiménez eta Santiago Albéniz Martiarena (Volkswagen Academy). Atzean, ezkerretik eskuinera, Gonzalo Medrano Medina (Volkswagen Academy), Miguel Ángel Cervantes Aranaz (Volkswagen Academy), Eduardo Aguerri Asiain (Volkswagen Academy), Goizeder Ugarte Molinet, Miguel López de Dicastillo Gastón, Íñigo Arteaga Artola, Asier Zubicoa Pozas, Iker Oroz Jiménez, Mikel Sagaseta Urrutia, Leire Muniain Monescillo, Alfredo Morales Vidarte (Volkswagen Navarraren Enpresa Batzordeko lehendakaria), Sergio Sanz Zudaire, Ion Apat Mina, Josu Oteiza Iribarren, Alejandro Royo Rodríguez, Mario Yaulema Morocho, Daniel Murguialday Ancín, Jokin de Carlos Mina (Volkswagen Academy) eta Daniel Herrero Escuin (Volkswagen Navarraren Enpresa Batzordeko prestakuntza-batzordearen arduraduna).