Formación del profesorado

El Departamento de Educación lidera la planificación y el desarrollo de la formación permanente, un derecho y una obligación de todo el profesorado y una responsabilidad de las Administraciones educativas y de los propios centros.

Contacto: Sección de formación y calidad
Correo electrónico: secretaria.cap.pamplona@educacion.navarra.es
Teléfono: General 848 426232 Certificados y Convocatorias 848 424775 / 848 424776

Medidas organizativas

Etengabeko prestakuntza irakasleen eskubide eta betebeharra da, hezkuntza sistemaren beraren kalitate faktore bat eta behar bat; horregatik, beharrezkoa da ondoko antolaketa neurriak ezartzea, prestakuntzaren garapena errazte aldera:


1. Ikastetxeen antolaketa

Ikastetxeek, behin beharrak antzemanez gero, beharrezko prestakuntza jarduerak ezarriko dituzte euren Hobekuntza Plana bultzatzeko. Ikastetxeek ikastetxeko prestakuntza plana egiteko ikastetxean prestakuntzaren ardura duenaren laguntza eta behar den ILZren erreferentziako aholkularitza izanen dute.

Ikastetxeko Prestakuntza Planean erabil daitezke Hezkuntza Departamentuak antolatutako eta prestakuntza planean sartutako prestakuntza jarduerak, eta zuzendaritza taldeek ikastetxeko prestakuntza antola dezakete proposatu dituzten helburuei ongien egokituriko modalitateak eta jarduerak aintzat hartuz. Irakasleek etengabeko prestakuntzarako eskubidea gauzatuko dute euren ikastetxean bertan prestakuntza modalitateetan parte hartuz eta, orobat, prestakuntza Planeko jardueretan.

Urteko Plan Orokorrak (UPO), ikastetxe bakoitzeko plangintza instituzionaleko atal gisa, prestakuntza plana barne hartu behar du eta hezkuntza erkidegoaren prestakuntzaren gainean egindako azterketa eta hartutako erabakiak zehaztu behar dira. Horrek aukera ematen du, batetik, ikastetxeko pertsona guztiek prestakuntzan aurrez ikusitako helburuak betetzeko antolaketa eta ordutegi aldeko egokitzapenak egitea; eta bestetik ikastetxea, bere prestakuntza asmoak zehazterakoan, hobekuntzarako konpromiso bat hartzen ari da bere gain, eta horrenbestez, barne-ebaluazioaren konpromiso bat, diseinatutako prozesuari eta erdietsitako emaitzei dagokienez.


2. Ziurtapena

Jarduera bateko parte-hartzaile bakoitzari egiaztagiri bakarra luzatuko zaio eta bertan adieraziko da zer eginkizun bete duen horretan (hizlaria, parte-hartzailea, koordinatzailea) eta osotara konputatu zaizkion prestakuntza ordu eta kreditu guztiak.

Prestakuntza jarduerak egin direla egiaztatzeko, derrigorrezkoa izanen da jardueraren aurrez-aurreko saioetara bertaratzea eta jardueraren lan praktikoa egina izatea deialdian horrela jasotzen bada. Salbuespen gisa, eta behar bezala justifikatuta, aurrez-aurreko orduen % 85 gutxienez egina dutenei ziurtagiria eman ahal izango zaie.

 

3. Izena ematea eta eskaera egitea

Prestakuntza Planean agertzen diren prestakuntza jardueren datak, zenbait kasutan, behin-behinekoak dira; data horien helburua orientatzea da, irakasleek euren parte-hartzea jardueretan planifikatu dezaten. Irakasleen Prestakuntzaren webgunean https://educages.navarra.es/Educa/cursos-formacion/eu/#/public jarduerak egiteko eta izena emateko datak eguneratzen dira. Izena ematea eta eskatutako jarduerako onartze prozesua online bakarrik egin/egiaztatu ahal izanen da, URL berean.

 

4. Egoera bereziak

Sistemaren zenbait beharrek eskatzen dute prestakuntzarako neurri bereziak hartzea. Kasu hauetan, Hezkuntza Administrazioak egokitzat jotzen dituen neurriak ezarriko ditu prestakuntza garatzeko.

Bertan behera uzten ahalko da gutxieneko inskripzio kopurua ez lortzeagatik "eraginkorrak" izanen ez diren ikastaroak, betiere ikastaroaren eskualdea kontuan hartuz.

Jarduera bat bertan behera uzteko erabakia hartzea dagokie erreferentziako ILZko zuzendaritzari eta Departamentuan jarduera koordinatzen duen ataleko edo bulegoko arduradunari, kontsulta egin ondoren jardueraren aholkularitza arduradunei eta Irakasleen Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalari.

 

5. Prestakuntza jardueren proposamen berriak

Irakasleen Prestakuntzaren webgunean https://educages.navarra.es/Educa/cursos-formacion/eu/#/public jasota ez dauden jardueretarako eskaerak ILZen bitartez bideratuko dira. ILZek, halaxe badagokio, proposamenak baloratu eta garatuko dituzte Irakasleen Prestakuntzaren eta Kalitatearen Atalarekin bat eginez.