Ikastetxeek ere La Pamplonesaren mendeurrena ospatu ahal izango dute - Ikastetxeek ere La Pamplonesaren mendeurrena ospatu ahal izango dute - Dpto
"Conoce tu banda/ Ezagutu zure musika-banda" programa La Pamplonesaren melodia ezagunenen material didaktikoarekin eta musikalarekin osatu da, eta urtarriletik aurrera erabili ahal izango da
2018/10/01
Imagen del material "Conoce tu banda"
Proiektuan 4 jarduera jaso dira adin bakoitzerako. Maskota eta ipuin baten bitartez, musika-entzumena, adierazpen bokala eta instrumentala, entzumen-hezkuntza eta hezkuntza erritmikoa eta gorputzekoa landuko dira.
Ikasleen materiala hiru hizkuntzatan aurkitzen da (euskara, gaztelera eta ingelesa). Irakasleek azaroan prestakuntza-saio batzuk egin ahal izango dituzte; hortaz, ez da beharrezkoa musikan espezialista izatea. Prestakuntza hori Hezkuntza Departamentuak ziurtatuko du. Gainera, laguntza bezala izango ditu irakaslearen gida didaktikoa eta La Pamplonesaren CDa.
Horrez gain, hirugarren hiruhilekoan, egoki ikusten duten ikastetxeek ikasleekin batera bisitatu ahal izango dute La Pamplonesa Musika Bandaren Mendeurrena dela-eta Kondestablearen Jauregian antolatuko den erakusketa. Erakusketan soinu-espazio bat egongo da, eta haurrek aurrez gelan landutako melodiak entzun ahal izango dituzte. Halaber, kontzertu didaktikoren batera joateko aukera izango dute bandaren batekin.