angle-left Askatasuna ikastetxeko ikasleek ibai bazterra garbitu dute

DBHko ikasleek auzolana egin dute Arga Ibaiak zubi zaharreraino duen zatia garbitzeko.

2019/04/17

10 eremutan banatu dute ibai eremua eta taldeka jaso dute zaborra. Jasotakoa sailkatzeko asmoa dute Burlatako Udalaren eudiontzietara eramateko. Hirugarrren urtez egin dute garbiketa ekimen hau.

"Goizeko 12ak aldera aterako gara institututik, eta hamar zatitan banatuko dugu ibaiertza, sakonki garbitzeko. Goizaren bukaeran bildutako zaborra sailkatu eta ikastetxearen parean Burlatako Udalak jarritako edukiontzietan banatuko dugu.

Jarduera hau azken hiru urte hauetan institutuak ibaiaren inguruan garatzen ari den Askatasuna, ibai bazterreko tximeleta proiektuaren barruan dago."