angle-left English Week at School - 2021eko udazkena

2021/04/23

English Week at School” hizkuntzan murgiltzeko programa ikastetxeetan, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat, 2021eko irailetik abendura. 

 

Programa honen helburua ikaskuntza motibatzea eta testuinguru akademikotik kanpo ingelesaren erabilera sustatzea da ikasleen curriculum-programa indartuz. Horregatik, komunikazio- eta ikaskuntza- hizkuntza ingelesa izanen da egoera guztietan.

 

Gehienez ere 8 taldeko 13 txanda antolatuko dira, talde bakoitzean 15 ikasle inguru izanen direlarik; beraz 120 ikasle inguru izanen dira, txanda bakoitzean.

 

Eskaerak egiteko epea 2021eko maiatzaren 31n bukatuko da, 00:00etan.

 

Eskaera inprimakiaren bidez bidali behar da.

 

Info guztia

Kontaktua: Adriana Goenaga Ruiz de Zuazu
Mezu elektronikoak: englishweek@educacion.navarra.es
Telefonoa:848426721