🐾✨ Esperientzia Berezia Olaztiko Herri Eskolako LH6ko Ikasleentzat! ✨🐾 - 🐾✨ Esperientzia Berezia Olaztiko Herri Eskolako LH6ko Ikasleentzat! ✨🐾 - Dpto
Landa-eskolatzat hartzen dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoak, landa-eremuetan kokatuta daudenak eta gradu anitz duten unitateak dituztenak, hau da, taldeak non irakasle batek aldi berean ikasturte bat baino gehiagoko ikasleak hartatzen dituen. Hortaz, 9 unitate baino gutxiago izanen dituzte eskola hauek. Hauetako batzuek talde bakarra dute ikasle guztiendako, eta "eskola unitario" izendapena dute.
Kontaktua: Haur Eskolen eta Landa Eskolen Atala
Mezu elektronikoak: dpto-escuelasinfantilesyrurales@educacion.navarra.es
Telefonoa: 848426555 – 848424803
Laguntza-animaliak Olatzagutiko 6. mailako ikasleei txertoa lasaitasunez hartzen lagundu diete
2025/12/11
Joan den azaroaren 28an, Olatzagutiko eskolako 6. mailako ikasleek esperientzia berezi-berezia bizi izan zuten 🐶🐱. Altsasuko osasun zentroko erizainei eta Biak Bat elkartearen laguntzari esker —Altsasun (Nafarroa) kokatutako irabazi-asmorik gabeko erakundea, pertsonen bizi-kalitatea hobetzeko Animalien Laguntzaz Egindako Interbentzioak egiten dituena—, 6. mailako ikasleek txertoaren momentua eta aurreko egunak lasaiago bizitzeko aukera izan zuten, animalien gertutasunak emandako lasaitasunari esker.
Oraingoan, txakur bat, kobaia bat eta dortoka bat izan ziren protagonistak, txertoa jasotzera zihoazen ikasleei lagunduz.
Animalien presentzia funtsezkoa izan zen haurrentzat, unea —normalean samurra izaten dena— esperientzia positibo eta atsegin bihurtuz. Haien laguntzari esker, ikasleen urduritasuna eta txertoari zioten beldurra nabarmen arindu ziren, eta prozesua askoz ere gozoagoa egin zitzaien.
Eskerrik asko Altsasuko osasun zentroko erizainei eta Biak Bat elkarteari! Benetan esperientzia zoragarria izan da! ESKERRIK ASKO!!

