angle-left "Han-Hemenka", Jaso Ikastolako musikalak, 600 ikasle eramango ditu Tuterako Gaztambide Antzokira

2017/10/09

“Han-hemenkak”, Iruñeko Jaso Ikastolako musikalak, 600 ikasle eramango ditu Tuterako Gaztambide Antzokira Nafarroako Gobernuaren laguntzaz

Nafarroako Gobernuak Jaso Ikastolarekin elkarlanean Nafarroako Erdialdeko eta Erriberako 10 ikastetxe desberdinetako ikasleak eramango ditu bere 5. musikala ikustera datorren urriaren 11an. Arratsaldean, publiko orokorrari irekiko zaio emanaldia (19:30) . Euskarazko ikuskizun honetarako sarrerek 6 euro balio dute eta www.castelruiz.es-en eskura daitezke.

Estreinaldian izandako arrakastaren ostean, Tuterak azken aldiz oholtzaratuko du HAN-HEMENKA musikala. Imanol Janicesen (Gorputz Heziketako irakaslea), Edu Sernaren (Ikastolako Orientatzailea), Nerea Martínez eta Irantzu Zabalzaren (LHko irakaslea) gidaritzapean, urriaren 11an Tuterako Gaztambide antzokian oholtzaratuko da.

Aurreko antzerki musikala formatua errepikatuz, akrobazia, dantza, efektu bereziak eta nola ez, antzerkigintza eta musika uztartu dira misterioa eta detektibeak gai nagusitzat duen ordu eta erdiko espektakulu batean.

Aurreko Musikalak:

2013- Txanpon Baten Truke

2014- IKI MILIKILI KLIK!

2015- INVOC4TIUM

2016- BATEK DAKI

50 ikaslez eta 4 irakaslez osatutako talde honek (37 ikasle eszenatoki aurrean eta 13 atzeko aldean) 8 hilabete darama funtzioa prestatzen eta proiektu honen helburuak sustatzen: Euskararen sustapena eta kultura egiteko beste modu bat aldarrikatzea hain zuzen ere; hau guztia, multidisziplinarra den ikuskizun formatuan elkartuz. Zentzu honetan, ikasleek konpetentzia bitartez lan egin ahal izan dute motibatuta zeuden alorretan – gidoia sortu, abestien letrak moldatu, ikus-entzunezko lanak egin, dantzak, antzezpenak eta bestelakoak koordinatu-. Horrela, disziplina, talde lana eta batez ere bizikidetza  bezalako baloreak landu dira prozesuan zehar.  Horretaz gain bi dira musikal honek ikuskizuneko pasarteen eta abestien bidez lantzen dituen baloreak: Batetik, lana dela ametsak gauzatzeko bidea eta, bestetik,  jendartea berdintasunean hazi eta hezi egin behar duela.

 

Emanaldi gehiago:

Ekainaren 13an Baluarten eta irailaren 29an Baionan (Iruñearekin duen anaikidetzea dela medio) eskeini ostean, Jaso Ikastolak HAN-HEMENKA-ri amaiera emanen dio urriaren 11an, Nafar Gobernuaren eskutik, Tuteran.

 

SINOPSIA

Ikerrek (Oihan Morenok) sortutako denboraren makinak ez du behar bezala funtzionatzen. Etorkizunera behar zuen bidaia, abenturaz beteriko iraganera egindako bidaia bihurtu da. Makina funtzionaraztea eta bidaian zehar sortutako arazoak konpontzea izango da Iker eta Ane (Iratxe Pascual) zientzilarien helburua.

 

Kontaktua:

Jaso Ikastola: 948 250546 / Imanol Janices: 626334957

www.jasoikastola.com / Twitter e Instagram @jasomusikala

 

 

Kontaktua: Sección de Lenguas Extranjeras