angle-left #IkerketabIrIbIla, tesia garatzen ari diren ikasleen ahalegina goraipatzeko kanpaina

Hezkuntza Departamentuak ikerketa-proiektuan murgilduta diren gazteen lanari aitortza egin nahi dio ekimen honen bitartez

2018/09/17

Julen Sanz ikerlariak bere tesiaren nondik norakoak azaldu ditu

Nafar ikerlarien lanak hedatzea du helburu, Hezkuntzako eraikinean, gaur aurkeztutako #IkerketabIrIbIla kanpainak. 2018-19 ikasturtean zehar aurredoktoretza ikasleak garatzen ari diren tesiaren azalpen bideo-laburrak zabalduko dira. Departamentuak ematen dituen ikerketa eta nazioartze diru-laguntzaei esker lantzen ari diren proiektuaren berri emateko asmoz.

Kanpaina honek helburu hirukoitza du: Nafarroan edota atzerrian tesia osatzen ari direnen ahalegina aitortu eta goraipatu, euren proiektuak gizarteari ekarriko dizkion onurak ezagutzera eman eta, bide batez, zientziaren ezagutza gizarteari gerturatu. Ekimenak, azken finean, gazteen gaitasunak sustatu eta euren ezagutza ala zerbitzuekin interesa duteneei informazioa helaraziko dio.

#IkerketabIrIbIla kanpainaren aurkezpenean izan dira: Nekane Oroz, Unibertsitateetako Zuzendari orokorra, Raúl Azpilicueta, Unibertsitate Zerbitzu-burua, Ramón gonzalo (NUP) eta Iciar Astiasarán (UNAV) ikerketa errektore orde biek, eta azkenik, bere tesiaren berri eman du Julen Sanz doktoretza ikasleak.

 

Raúl Azpilicuetak azaldu duenez arlo guztietan, ikerketan inbertsio egitea “zeharo ezinbestekoa da. Ikerketa gabe ez da garapenik. Horregatik nahi izan dugu Administrazio Publikoak babestu dituen tesiak ezagutzera ematea.”

Unibertsitateetako Zuzendari Orokorra den Nekane Orozek nabarmendu nahi izan du, egungo hedabideei esker “txio bakar bat irakurrita bakarrik, egunean egon gaitezke ikerketa aferetan” . Ez du ahaztu nahi izan, duela 30 urte, Nafarroa aitzindaria izan zela ikerketa alorrean. Garai horretan, hori bai, ikerlarien lanaren hedapena egitea dezente zailagoa zen ordea.

Era berean, Oroz zientzia arloan emakumeek duten paperaz ere mintzatu da. Ikerketa deialdi hauetan “Nafarroarentzat interesekoa den doktoretza-tesia egiteko diru-laguntzen onuradunen artean %70 emakumeak izan gara”.

Nekane Oroz nahiz Raul Azpilicueta, biak, ados jarri dira ekimenak duen izaera eleanitzarekin. Nabarmendu dutenez “ Nazioartean egiten den zientzia-ekoizpena ingelesez garatu ohi da eta hori zeharo bateragarria da tokian-tokiko hizkuntzekin”.

Albiste osoa ikusi

Kontaktua: Hezkuntza Kabinetea