angle-left Zorionak kimikariok!

2017/06/15

Unibertsitateen zuzendari orokorra Nekane Oroz eta y Aragoi eta Nafarroako Kimikarien Elkarteko kidea Pablo Fraile saridunekin batera.

Gaur banatu dira Hezkuntza departamentuan Kimika Olinpiar jokoen sariak. Mateo Cueto Remacha, Ibón Armendariz Zuasti eta Miguel Nagore Irigoyenek Unibertsitateen zuzendari orokorra Nekane Orozen eskutik jaso dituzte sariak, euren ikastetxeko irakasleek, senideek, Aragoi eta Nafarroako Kimikarien Elkarteko kide, Espainiako Kimikaren Erret Elkarte eta Nafarroako Unibertsitateko publiko eta Nafarroako Unibertsitateko ordezkariek lagunduta.

 

Orozek azaldu duenez, “aurten lehenengoz jakinduriaren olinpiar jokoetan egiten diren lehiaketa-sariak banaka egin dira, hain justu horietako kategoria bakoitzari ikusgarritasun handiagoa eman nahian eta justuki olinpiar joko hauen 30.urteurrenean Kimikakoari tokatu zaio sariak jasotzea. Horregatik ere, ohorea da niretzat Unibertsitateetako zuzendari orokor gisa, ekitaldi honetan parte hartzea eta aurrez aurre ikustea zer nolako zaletasuna duzuen askorentzat hain zaila izaten den zientziaren adar honekiko: kimikarekiko”.

Irabazleak:

1. saria: Mateo Cueto Remacha – IES Benjamín de Tudela BHI

2. saria: Ibón Armendáriz Zuasti – IES Plaza de la Cruz BHI

3. saria: Miguel Nagore Irigoyen – Colegio Nuestra Señora del Huerto Ikastetxea

Kontaktua: Hezkuntza Kabinetea
Mezu elektronikoak: gabinete.educacion@navarra.es
Telefonoa:848426626