angle-left 119 ikaslek jaso dute Erasmus+ programaren diploma eta Rural Kutxaren beka

Lanbide Heziketako ikasle hauek egonaldiak egin dituzte Europako hainbat lurraldetan eta aurten, lehen aldiz, irakasleek ere izan dute formazio-bidaiak egiteko aukera

2019/07/04

 

 

 

Hezkuntza Departamentuko areto nagusian izandako ekitaldian, Lanbide Heziketako 119 ikasleri Erasmus+ programan parte hartzeagatik diploma banatu die Roberto Perez Elortza jardunean den Hezkuntza Zuzendari Orokorrak. Gainera ,Ricardo Goñi Leranoz, Rural Kutxako erakunde harremanetarako arduradunak 550 euroko diru-laguntzak banatu ditu LHko Goi Graduko ikasleen artean.

2019/20 ikasturtean Nafarroako Lanbide Heziketako ikastetxe guztietako ikasleek lan egonaldiak egin dituzte bi edo hiru hilabetez atzerriko enpresetan. Irakasle horiek beraien ikasketak osatu dituzte Finlandia, Erresuma Batua, Polonia, Alemania, Herbehereak, Italia, Portugal, Frantzia, Malta edo Irlandan. Zehazki, 76 ikaslek egin dute Enpresetan Formazioa modulua eta gainontzekoek ikasketak amaitzeko egonaldiak egin dituzte. Ikasle guztien artean, 48 Erdi Mailakoak dira eta 71 Goi Mailakoak.

Hiru epeetan zehar, ikasleek Europako herrialdeetan egin dituzten egonaldietan atzerriko hizkuntzetan zein ezagutza teknikoetan sakondu dute, baina batez ere, lan munduan sartu ahal izateko aukerak indartu dituzte. Gainera, ikasleekin batera, aurten 50 irakaslek egonaldiak egin dituzte Finlandia, Danimarka, Herbehereak edo Alemanian, berrikuntza, Hezkuntza Duala edota Proiektuetan Oinarritutako Irakaskuntzarekin lotutako arloak landuz.

Jarduneko Hezkuntzako zuzendari orokorrak, Roberto Perez Elorzak, Erasmus+ programan parte hartu aurretik eta ondoren sortzen den egoera aipatu du, “Europan hiru hilabetez izan duzuen askatasunak, beste era batera itxita egongo liratekeen ate asko zabalduko dizkizuete. Batzuk egon zareten enpresetara lanera itzultzea erabaki duzue, beste zenbaitek ikasketekin jarraitzea edo Nafarroan lana aurkitzea erabaki duzue, joandako herrialdeetan ikasitakoa probestuz”. Gainera, ikasle guztiei aukera aprobetxatzeko deia luzatu die, “ez galdu une honek hazten eta helduago izaten laguntzen dizuen aukera hau”. Azkenik, Rural Kutxaren elkarlana eskertu du, zeinak Hezkuntza Departamentuarekin hitzarmena berritu duen. Hala, Goi Mailako Lanbide Heziketako ikasleek Rural Kutxak emaniko 550€ko bekaz gozatu ahal izan dute.

Ricardo Goñi, Nafarroako Rural Kutxako erakundeen harremanetarako arduradunak, Nafarroako ikasleei Europan ikasteko aukera zabaltzearen garrantzia azpimarratu du.