angle-left 170 ikastetxetako ikasleek SKOLAE agendak estrenatu dituzte

2022/09/13

Ikasturte berriaren hasieran Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako 170 ikastetxetako ikasleek SKOLAE agenda berriak izan dituzte esku artean. Berdintasunarekin lotutako ilustrazio eta edukiz hornituta, ikastetxeetako egunerokotasunean hain erabilgarri diren plangintzarako tresna horiek berdintasunarekin lotutako osagaiak izango dituzte 2022-23 ikasturtean.

 

Agenda hauek aurreko bi ikasturtetan, CPEIP Irurtzun Atakondoa HLHIP, CPEIP Burlada Ermitaberri, IES Marcilla Marqués de Villena BHI eta IESO Ochagavía ikastetxeetako hamar irakaslek material berriak sortzeko parte hartu duten proiektu baten emaitza da. Irakasle horiek elkarlanean aritu dira agenden ilustrazioak, diseinua eta edukiak lantzen. Izan ere, agendetan ohikoak diren plangintzarako tarteez gainera, hezkidetzarekin lotutako edukiak eta baliabideak (biografía, filmen eta kanten aipamenak, erreferentziak, efemerideak…) agertzen dira SKOLAE agendetan.

 

SKOLAE programaren lan ildoetako bat material berriak sortzea eta zabaltzea da, irakasleek eta ikasleek haien egunerokotasunean berdintasunari buruzko baliabideak izan ditzaten. Proiektuaren koordinazio lanetan Itziar Irigoien Perurena Hezkidetzarako aholkularia aritu da; deseinua Pilar Larak eta Joana Armendarizek egin dute, eta ilustrazioak, berriz, Begoña Fumerok eta Lebana Goñik.