angle-left Nafarroako 319 ikaslek LaborESO diplomak eskuratu dituzte ikasturte honetan, 247 enpresatan bi asteko egonaldiak egin ondoren

Hezkuntza Departamentuaren programak Bigarren Hezkuntzatik laneko errealitatera goiz hurbiltzea sustatzen du

2025/06/17


Aurten, Nafarroako 31 ikastetxek, 319 ikaslek, 61 irakaslek eta 247 enpresak hartu dute parte LaborESO programan. Esperientzia horren helburua da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleak lan-mundura goiz hurbiltzea sustatzea. Horrela, parte-hartzaileak enpresa batean bi astez egon daitezke.