angle-left Nafarroako 36 ikastetxe publikok aintzatespenak jaso dituzte kalitatea kudeatzeko sistemengatik

2021/12/16

Nafarroako Haur, Lehen, Bigarren eta Lanbide Heziketako 36 ikastetxek "Kalitatearekiko Konpromisoa", "Kalitatezko Zentroa" eta "Zentro Bikaina" aintzatespenak jaso dituzte gaur goizean Iruñean, irakaskuntza publikoaren esparruan kalitatea kudeatzeko dituzten sistemengatik.

Nafarroako Errege Artxiboan ospatu den ekitaldi honetan Hezkuntzako kontseilaria, Carlos Gimeno, izan da burua eta sarituak zoriondu ditu, azpimarratuz “Nafarroako hezkuntza sare publikoko kalitatezko sareak finkatuz joan direla hogei urtetik gorako epean eremu geografiko, etapa eta hizkuntza eredu orotako pertsonen eta klaustroen esfortzuarekin eta lanarekin”.

Une hauetan dagoeneko 124 dira kalitatezko 21 saretan parte hartzen dutenak eta horrek suposatzen du Nafarroako ikastetxe publiko guztien % 52a, itxaropena izanik etorkizun hurbil batean txertatu ahal izatea kalitatezko saretan Foru Komunitateko zentro publiko guztiak. Bestalde, gogorarazi du duela gutxi kalitatezko bi sare berri barne hartu direla, bost ikastetxe berrirekin, egitura horretan.

‘Kalitatearekiko konpromisoa’ aintzatespena jaso duten ikastetxeak dira Iturmendiko Arrano Beltza HE, Barañaingo Eulza HE, Valtierrako Felix Zapatero HE, Azagrako Francisco Arbeloa HE, Sarrigurengo Hermanas Uriz Pi HE, Barañaineko Los Sauces-Sahats HE, Iruñako Mendigoiti HE, Milagroko Nuestra Señora del Patrocinio HE, Erronkariko Julian Gayarre Institutua, Cascanteko Santa María Vicenta HE, Ochagavia BHI eta Iruñako Padre Moret-Irubide BHI. Guztiek jaso dituzte Hezkuntza kontseilariak eta Pablo Arriazu Antolamendu, Prestakuntza eta Kalitate arloen zerbitzuko zuzendariak emandako diploma eta liburu bikainak. 

Era berean, ‘Kalitatezko Zentro’ bezala aintzatespena jaso duten ikastetxeak izan dira Iruñako “CI Agroforestal” izendatua, Iruñako Zentro Integratu Sanitarioa, Los Arcoseko Santa Maria Ikastetxe Publikoa, Caparrosoko Virgen del Soto HE, Zangozako Sierra de Leyre BHI eta Corteseko Bardenas Reales Institutua. Sariak, diploma eta ordenagailu eramangarri bikainak, Carlos Gimenok eta Lanbide Heziketako zuzendari nagusia den Tomas Rodriguez Garrazak entregatu dituzte.

Amaitzeko, guztira hemezortzi izan dira “Zentro Bikaina” aintzatespena jaso dutenak  Gimeno kontseilariaren eta Gil Sevillano Hezkuntzako zuzendari nagusiaren eskutik. Hizpide ditugu Iruñako Donapea HE Politeknikoa, Altsasuko Sakana LHI, Elizondoko Lanbide Eskola LHI, Tafallako LHI, Beriaingo HE, Corteseko Cerro de la Cruz HE, Leringo Doña Blanca de Navarra HE, Tuterako Huertas Mayores HE, Corellako Alhama BHI, Tuterako Benjamin BHI, Ega de San Adrian BHI, Iruñako Julio Caro Baroja BHI), Martzillako Marqués de Villena BHI, Iruñako Plaza de la Cruz BHI, Peraltako Ribera del Arga BHI, Tuterako Valle del Ebro BHI, Berriozar BHI eta Cintruenigoko La Paz BHI. 

Hezkuntzako kontseilariak eskertu die zentroetako zuzendaritza taldeei eta kalitatearen arduradunei bere esfortzua kalitatezko kudeaketa sistema bat garatzeko zeinen arabera, esan du, lortzen den “emaitza akademiko, bizikidetza eta berdintasunaren hobekuntza” zentroetan. Kalitatea kudeatzeko sistemak oinarrituta daude etengabeko hobekuntzan, konpromisoan eta Departamentutik hala nola ikastetxetatik sustatutako plan eta proiektu guztietan parte hartzean. 

Zentzu horretan, aipatu du SGCC 2020 arau berria Nafarroako ikastetxe publikoetarako erreferentziazko eredu propio bezala, nazioarteko kudeaketako arauetan eta ereduetan oinarritua eta abuztuaren 27ko 71/2020 Foru Aginduak onartua, zeinek aurkezten duen egitura berriago, gardenago eta koherenteago bat ikastetxearen jarduerari dagokionez, emaitzen araberako prozesuen eta orientabidearen ikuspegi batetik abiatuta. 

Halaber parte hartu dute ekitaldian Mendigoiti HE-ko zuzendaria den Ane Arribillagak, Elizondoko LHI Lanbide Eskolako zuzendaria den Iñigo Gorrotxategik eta Alicia Marin Tuterako BHI Valle del Ebroko zuzendariak, poztasuna bistaratuz aintzatespenagatik eta eskertza adieraziz Kadinet-Hezkuntza Departamentuko Kalitatearen Negoziatuari, bere arintasunagatik eta eraginkortasunagatik transformazio digitalaren, zentroen mesedetan eginiko berehalako aholkularitzaren eta hezkuntzaren kudeaketarako erreferenteak diren zentro publikoen sustapenaren alde eginiko apustuan.