angle-left 43 ikasle gaztek jaso dute Junior Job Coach programako prestakuntza-diploma

Europako KA2 Erasmus+ proiektuaren barnean, aukera ematen du lan-esperientzia duten ikasleek beste ikasle batzuei aholkularitza eskaintzeko enpresetan praktikak egiterakoan

2020/02/07

Tafalla IBP eta Maria Ana Sanz IB Hezitzaileen Eskolako ikastegi bateratuetako 43 ikasle gaztek aste honetan jaso dute mentore gisa prestakuntza egiaztatzen duen diploma, KA2 proiektuaren barnean. Proiektua 2017an jarri zen abian 5 bazkiderekin (Errumania, Austria, Holanda, Espainia eta Erresuma Batua), eta horren helburua da goragoko mailetako ikasleek, hots, enpresan esperientzia dutenek, praktiketan aholkularitza eskaintzea lan-esperientziarik ez duten beheragoko edo beste mailetako ikasleei.