angle-left 61 ikastetxe publikok eta itunduk beharrezko gehiengoak lortu dituzte eskola-lanaldi jarraitua eta malgua ezartzeko

Hezkuntza Departamentua une honetan ikastetxe bakoitzaren proiektuak aztertzen ari da, 2022-2023 ikasturtean indarrean sartuko den eskola-lanaldiaren aldaketa baimendu aurretik

2021/12/16

Eskola-lanaldi jarraitua eta lanaldi malgua ezartzeko bozketa-prozesua amaitu duten Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako eta Hezkuntza Bereziko 83 ikastetxe publiko eta itunpeko pribatuetatik 61ek gainditu dituzte beren ikastetxeetan lanaldia aldatzeko behar diren gehiengoak. Hezkuntza Departamentua ikastetxe horiek aurkeztutako proiektuak aztertzen ari da orain, ebazpen bidez baimena emateko 2022-2023 ikasturtean indarrean sartuko den lanaldi-aldaketari.

Eskola-lanaldi jarraitua ezartzeko prozedurari ekin zioten 71 ikastetxe publikoetatik, 53 izan dira bere klaustro, eskola-kontseilu eta familien aldetik babesa lortu dutenak eta 18 izan dira lortu ez dutenak. Prozesu bera garatu duten 9 zentro itunduetatik 7ek lortu dute aurrera ateratzea lanaldiaren aldaketa, baina 2ek ez dute lortu. Lanaldi malguaren harira, bozketak egin ziren bi eskola publikotan, eta horietako batean ontzat eman da, ez ordea bigarrenean. Halaber zentro itundu batek bozketak ospatu zituen lanaldi malgua lortze aldera, horretarako gehiengorik lortu gabe.

Eskola-lanaldi jarraitua da ikasturte osoan zehar, astelehenetik ostiralera ikasleen eskola orduak goizez ematen dituztenen modalitatea. Gainera, derrigorrezko proiektu bat izaten du eskuartean, ikasleen arretarako, arratsaldeko ordutegian (eskolaz kanpoko jarduerak), asteko lau egunetan zehar, irailean eta ekainean izan ezik.

Eskola-lanaldi malgua da ikasleen eskola orduen jarduera, urritik maiatzera, goizez eta arratsaldez garatu izaten duena asteko hiru egunetan eta goizez gainerako bi egunetan, horietako bat derrigorrez asteazkenetan garatuz. Irailean eta ekainean, ikasleen jarduera lektiboak goizeko ordutegian garatu izaten dira.

Ikastetxeen zerrenda