angle-left 77 ikastetxek jasoko dute 2018-19 ikasturtean berrikuntza proiektuak garatzeko diru-laguntza

Irakasleen trebakuntza iraunkorrerako planean jasota daude laguntzak, gehienez 1000 eurora artekoak

2018/07/02

Nafarroako Eskola Kontseiluan antolatutako Berrikuntza Proiektuen inguruko jardunaldiaren une bat

Nafarroako Foru Erkidegoko 77 ikastetxek jasoko dute gehienez ere 1000 euroko diru-laguntza hezkuntza berrikuntza proiektuak egiteko, irakasleen trebakuntza iraunkorrerako 2018-19 planaren baitan. Guztira 96 ikastetxe aurkeztu dira, 86 publiko eta 10 itunpeko.

Aukeratutako proiektuek proposamen pedagogiko berriak eta aldaketa bat proposatu beharko dute hobetu nahi duten arloan. Horretarako hipotesi bat proposatu beharko dute eta berau garatu beharko dute ikerketa metodo zientifikoak jarraituz. Era berean, aldaketa transferitu ahal izatea gainerako ikastetxeetara sustatu beharreko ezaugarria izango da.

Ekimenak 2019ko maiatzaren 31 baino lehen amaitu beharko dira eta hurrengo lerroentako baten oinarritu beharko dira: pedagogia aktiboak sustatzea ikasleen gaitasun adierazgarrienak garatzeko; proiektuetan oinarritutako irakasle kolaboratiboan Lanbide heziketako irakasleentzat; edo xake hezigarria gehitzea tresna didaktiko gisa. Era berean, deialdi honetan gehitu dira eleaniztasuna sustatzeko proiektuak, batez ere ahozko gaitasuna sustatzekoak; arlo guztietan euskaraz aritzeko euskararen sustapena D ereduko ikasleen artean; ekintzailetza eta ardura soziala; ingurumena eta jasangarritasuna; edo bizitza-eredu osasungarriak sustatzea.