Abartzuzako ikastetxe berria egiteko proiektuak idazteko lizitazioa argitaratu du Hezkuntzak - Abartzuzako ikastetxe berria egiteko proiektuak idazteko lizitazioa argitaratu du Hezkuntzak - Dpto
Proposamenak aurkezteko epea abuztuaren 27an amaituko da
2018/07/24
Hezkuntza departamentuak argitaratu du jada Abartzuzako ikastetxe berriaren proiektuak aurkezteko lehiaketa. Eraikin berriak haur eta lehen hezkuntzako 5 gela izango ditu.
Abartzuzako ikastetxe publikoaren proiektuak aurkezteko epea abuztuaren 27ra arte egongo da zabalik. Hezkuntza departamentuak dagoeneko argitaratu ditu lehiaketaren oinarriak Nafarroako gobernuaren kontratazio atarian. Lizitazioaren gehienezko prezioa 78.007 eurokoa da, BEZ barne, eta proiektuak idazteko epea, berriz, gehienez 60 egunekoa.
Ikastetxe berriak bost unitate izango ditu, bi haur hezkuntzan eta 3 lehen hezkuntzan. Horrez gainera, arte eta sormen tailerrak ere aurreikusi dira bi mailetan. Bestalde, 100 metro koadroko erabilera anitzeko gunea ere izango du, gimnasio, psikomotrizitate gela edo ekitaldi areto gisa erabiltzeko, uneko beharren arabera.
D ereduan, Abartzuzako neskato-mutikoez gainera, Deierri, Gesalatz eta Lezaungo ikasleak hartuko ditu. Gainera, Lezaungo eta Abartzuzako ikastetxeak ordezkatuko ditu eraikin berriak; biak ala biak, gabezia arkitektoniko ugari dituzten eskolak baitira.
Ondo bidean, ikastetxe berria 19-20 ikasturtean hasiko litzateke martxan, hasierako mailekin lehenengo eta progresiboki goragokoak hartuko ditu.