angle-left Europako Parlamentuko eskola enbaxadoreen programako 2020-2021 ikasturterako deialdia zabalik, ekainaren 30a arte.

2020/06/10

Dagoeneko irekita dago Europako Parlamentuko Eskola Enbaxadoreen Programako 2020-2021 ikasturterako deialdia. Ekainaren 30a da azken eguna eta lehenengo 300 eskaerei emango zaie lehentasuna.

 

Hartzaileak eta helburuak

Europako Parlamentuko Eskola Enbaxadoreen Programa bigarren hezkuntzako (DBHko 4. maila, Batxilergoko 1. eta 2. mailak) eta lanbide-heziketako ikastetxeetako ikasleei zuzendutako hezkuntza-programa da. Programa horren helburua da Europaren eta Europako demokrazia parlamentarioaren ezagutza sustatzea gazteen artean, Europar Batasunaren eta, bereziki, Europako Parlamentuaren ezagutza aktiboa emanez. Beste helburuetako bat da gazteek beren ekintza-aukerak ezagutzea eta, besteak beste, Europako Parlamenturako hauteskundeetan botoa emateak duen garrantzia ulertzea.

 

2020-2021 ikasturterako ikastetxeen eskaerak

Programan parte hartu nahi duten ikastetxe guztiek eta parte hartzen jarraitu nahi duten ikastetxe enbaxadoreek bete beharko dute, web orrian dagoen inprimaki baten bidez.

Aurkezteko epea ekainaren 30ean bukatuko da, 18:00etan.

Lehentasuna emanen zaie eskabideei, inskripzio ordenaren arabera.


Informazio gehiago:  Europako Parlamentuko eskola enbaxadoreen programa