angle-left EGA ziurtagiria lortzeko matrikula epea zabalik dago

Azterketak hiru fase ditu: test bat, idatzizko proba bat eta ahozko beste bat

2021/11/22

Nafarroako Gobernuak jakinarazi du Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) lortzeko matrikula epea gaur, azaroak 22, hasten dela eta 2021eko abenduaren 16ra arte luzatuko dela.

Probak egiteko interesa duten pertsonek, 2022ko deialdi bakar honetan, aukera dute matrikula formalizatzeko telematikoki, Erregistro Elektroniko Orokorrean, edo aurrez aurre, Hezkuntza Departamentuko Informazio Bulegoan (Santo Domingo, 8. Iruña), 08.30etatik 14.30etara.

Deialdiaren oinarrietan xedatuari jarraiki (urriaren 1eko 414/2021 Ebazpena) matrikula tasak 26,20 eurokoak (ohiko tasa), 13,10 eurokoak (tasa murriztua) edo doakoak izango dira.

Informazio gehiago eskuratu ahal da Nafarroako webgunean, EGA tituluaren atalean, eta horrez gain 848 42 65 93 telefonoan.

Gainditu beharreko hiru proba

Azterketak barne hartzen ditu hiru proba (Atarikoa, Idatzizkoa eta Ahozkoa) eta Titulua eskuratzeko ezinbesteko baldintza da horiek guztiak gainditzea.

  1. Atariko Proba 80 galderekin osatutako test batean datza eta honen bitartez ebaluatzen dira baliabide linguistikoen ezagutza, ahozko ulermena eta irakurketaren ulermena.
     
  2. Idatzizko Probak barne hartzen ditu bi jarduera: 180 hitzeko idazlan bat eta gutxienez 250 hitzeko beste bat. 
     
  3. Ahozko Probak barne hartzen ditu bi jarduera: testu baten gaineko ahozko azalpena bost minututan, eta jarraian, hamar minutuko solasaldi bat.


Titulazioa

EGA-ren bitartez ziurtatzen da pertsona baten gaitasuna, alegia euskeraz modu eraginkorrean moldatzeko trebetasuna eta eskura duen edonor baimentzen du ezagutza hori eskatzen duten lanpostuak eskuratu ahal izatera.

Titulua C1 mailakoaren parekoa da Hizkuntzetarako Erreferentziazko Europako Esparru Komunean.